Kontsumobide

Erosketei buruzko ohiko galderak

Dendari lehenbailehen eman behar diozu gertatutakoaren berri; hori dela-eta, garrantzitsua da erosketa egin aurretik ziurtatzea enpresarekin harremanetan jartzeko datuak dauzkazula: helbide fisikoa, posta elektronikoaren helbidea edo telefono-zenbakia, adibidez. Hala ere, gertatu zaizuna jakinarazteko, komeni da jakinarazpena idatziz jasotzea ahalbidetuko dizun metodoren bat erabiltzea aurrena (adibidez, bitarteko elektroniko bat). Halaber, salgaiak biltzeko kutxari argazkiak ateratzea aholkatzen dizugu.

Arazoaren berri eman ondoren erantzunik jasotzen ez baduzu edo erantzunarekin pozik geratzen ez bazara, jar ezazu erreklamazioa Kontsumobiden edo kontsumitzaileen arretarako edozein bulegotan.

Gogoratu Internet bidez erosketa bat egiten duzun aldiro jarri behar diozula arreta, harremanetan jartzeko datuei ez ezik, informazio honi ere: produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarriak, prezioa eta bidalketa-gastuak (baldin badaude), ordaintzeko modua, entregarako epea eta modua eta uko egiteko eskubideari buruzko informazioa.

Zure bankuarekin jarri behar duzu kontaktuan, bankuak eman baitzizun txartela. Horretarako, gehienez ere 13 hilabeteko epea duzu kargua egin zizuten egunetik kontatzen hasita, baina lehenbailehen jakinaraztea komeni da.

Ez. Urruneko erosketetan, produktu bat itzultzeko edo zerbitzu bati baja emateko eskubidea duzu inolako penalizaziorik gabe eta zure erabakia justifikatu behar izan gabe.Horretarako, 14 egun natural dituzu. Dena den, badira salbuespenak: neurrira egindako artikuluak, elektronikoki hornitutako fitxategi informatikoak, edo zigilua kendutako diskoak, esaterako.

Web-orriaren titularrak bitartekaritza-zerbitzua baino ez du egiten eta, kasu horretan, zerbitzua ematen dituztenek ez daukate, printzipioz, transmititzen dituzten edukiak gainbegiratzeko betebeharrik, baina agintarien esanak bete behar dituzte, zerbitzu bat emateari uzteko edo eduki bat saretik kentzeko eskatzen badiete. Laburbilduz, webgunea ez da ostatatuta duen legez kontrako edukiaren erantzule izango, haren bidez egiten diren jarduerak legez kontrakoak direla ez badaki.

Araudia: 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa (13. artikulua eta hurrengoak).

Azken berrikuspena: 2017ko azaroa

Likidazioko salmentak hainbat arrazoirengatik egin daitezke:

  • Merkataritza jarduera erabat, partzialki, behin-betiko edo aldi baterako uztea.
  • Negozioa aldatzea, ixtea edo lokala eraldatzea.
  • Merkataritza jardueraren garapen normala eragozten duen edozein ezinbesteko arrazoi.

Salmenta-modalitate honetan eskaini daitezkeen produktuak merkataritza-establezimenduaren izakinak dira.

Araudia: 7/1996 Legea, urtarrilaren 15ekoa, Txikizkako Merkataritza Antolatzekoa (30. eta 31. artikuluak).

Azken berrikuspena: 2016ko martxoa

Publizitatea loteslea da, alegia, dendak publizitatean iragarri duena bete beharra dauka. Gorde itzazu beti publizitateko liburuxkak edo gainerako dokumentuak, hura eskuan dela eskainitakoa bete dezaten eskatu ahal izateko.

Araudia: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena (61. artikulua). 

Azken berrikuspena: 2017ko azaroa

Ez. Iragarritako salneurria beti produktuaren edo zerbitzuaren osoko prezioari dagokiona izan behar du. Beraz, prezio guztiak BEZa barne dutela erakutsi behar dira.

Araudia: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena (60. artikulua).

Azken berrikuspena: 2017ko azaroa

Artikuluak merkealdi-garaiaren aurretik zutena baino prezio merkeagoan eskaini behar dira. Produktuek kalitate berbera izan behar dute, eta argi eta garbi adierazi behar dira merkealdiaren aurreko prezioa eta prezio berria.

Araudia: 7/1996 Legea, urtarrilaren 15ekoa, Txikizkako Merkataritza Antolatzekoa (24., 25. eta 26. artikuluak).

Azken berrikuspena: 2016ko martxoa

Ez dago txartela merkealdian erabiltzea debekatzen duen legezko arrazoirik, baldin eta txartelean ez bada hori adierazten duen inolako oharrik agertzen.

Araudia: 7/1996 Legea, urtarrilaren 15ekoa, Txikizkako Merkataritza Antolatzekoa.

Azken berrikuspena: 2014ko ekaina

Saldoak narriatutako produktuak edo erabiltzen ez direnak dira. Produktu horiek ohiko baldintzetan saldu ezin direnez, dezentez merkeago eskaintzen dira. Enpresaren obligazioa da salmenta-mota honi ekiteko zer arrazoi eta inguruabar dituen zehaztu behar izatea.

Saldoak ez badie eragiten merkaturatuta dituen produktu guztiei, saldo gisa eskainitako salgaiek gainerakoetatik aparte egon behar dute. Saldoetan, erreklamazioa egin daiteke, soilik, produktua erosi genuenean erakutsi ez zizuten beste akats edo hutsen bat aurkitzen baldin baduzu.

Araudia: 7/1996 Legea, urtarrilaren 15ekoa, Txikizkako Merkataritza Antolatzekoa (28. eta 29. artikuluak).

Azken berrikuspena: 2016ko martxoa