Kontsumobide

Etxebizitzari eta hornidurei buruzko ohiko galderak

Gizarte-bonu elektrikoa deskontu bat  da,  eta pertsona kalteberei aplikatzen zaie ohiko etxebizitzako argiaren faktura ordaindu ahal izan dezaten.
Urriaren 5eko 15/2018 Errege Dekretuan zehazten diren baldintzak betetzen dituzula uste baduzu baina eskaerari uko egin  badiote, bildu dokumentazio guztia eta jarri erreklamazio bat Kontsumobiden, KIUB batean edo kontsumitzaileen elkarte batean.

Kontsumitzailea babesteko egungo araudian, berariaz agertzen da gehiegizko klausula dela kontratuan elkarrekikotasun falta duena; batez ere, kontsumitzaileak uko egiten badu ordaindutako diru-kopuruak atxikitzen dizkiona, baina enpresak uko egiten badu diru-kopuru bera kalte-ordainetan emango diola adierazi gabe.

Beraz, kasu honetan, gehiegizko klausula bat da, ez duelako jasotzen diru-kopuru hori bera emango zaionik kontsumitzaileari kalte-ordain gisa.

Araudia: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorraren testu bategina eta beste lege osagarri batzuk onartzen dituena (87.2 artikulua).

Azken berrikuspena: 2017ko azaroa

Higiezinen agentziaren lana da bitartekaritza-lanak egitea etxebizitza saldu nahi duen alderdiaren eta hura erosi nahi duen alderdiaren artean, negozio juridikoa behar bezala gauza dadin.

Kasu honetan, guztia behar bezala bete da: agentziak harremanetan jarri ditu bi alderdiak, eta etxebizitza saltzeko akordio batera iritsi ziren; are gehiago, kontratu pribatu bat sinatu zuten, kontratu perfekzionatu bat. Kontratu hori ez da eskritura publiko bihurtu, alderdietako batek ez duelako nahi izan. Hori ez da agentziaren erantzukizuna. Agentziak egin beharreko lan guztiak egin zituen, eta, beraz, dagozkion ordainsarien %100a eska dezake, non eta ez zuen adierazi salmenta eskritura publiko bihurtzeko konpromisoa bere gain hartzen zuela.

Araudia: 515/1989 Errege Dekretua, apirilaren 21ekoa, etxebizitzak salerostean eta alokatzean kontsumitzaileei eman beharreko informazioa babesteari buruzkoa.

Azken berrikuspena: 2014ko ekaina

Araudiak esanbidez jasotzen du prezioa murrizteko aukera, baita kontratuaren suntsiarazpena ere salmenta edukiera azalduz egin bada eta, gainera, neurri-unitateko prezioaren arabera

Nolanahi ere, arauan jasotako kasuan ez bagaude ere, esan daiteke entrega itundutakoaren ezberdina izango dela, beraz prezioa txikitzeko eska dezakezu. Etxebizitzak pairatzen duen balioa neurtzea da arazoa, azaldutako txikitzearen ondoren.

Araudia: Kode Zibilaren 1469. art.

Azken berrikuspena: 2011ko urria

Gasaren eta mantentze-lanen kontratua independenteak dira, aldi berean kontratatu diren ala ez kontuan hartu gabe.

Konpainia aldatzean, berria arduratuko da egungoaren hornidura-kontratuari baja emateaz. Dena den, zuk zeuk desegin behar duzu kontratua mantentze-lanen zerbitzuarekin.

Erreparatu zerbitzuaren baldintzei. Zenbaitetan ordainketa zatikatuta egiten da, 6 edo 12 hilekotan. Urtea amaitu aurretik ezerezten baduzu, ordaintzeke duzuna ordaindu beharko duzu.

Azken berrikuspena: 2018ko urtarrila

Indarrean dagoen araudiaren arabera, Euskadin bost urterik behin, gehienez ere, egin beharko da gas-instalazioen ikuskapena, eta bi urterik behin galdararen edo ur-berogailuaren mantentzerako ikuskapena.

Araudia:

Azken berrikuspena: 2017ko azaroa

Bai. Gas naturala banatzen duten enpresek eskubidea dute hargune berri bat eskatzen duten kontsumitzaileengandik hargune-eskubideak jasotzeko; hau da, ordaindu egin behar zaie, hargune hori edukitzeko instalazioak eraikitzeagatik. Beraz, egokia da zuk ordaintzea gastua.

Araudia: 1434/2002 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta hornitze-jarduerak eta gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena (26. artikulua).

Azken berrikuspena: 2014ko ekaina

Ez. Ikuskapenak egiteaz arduratzen den enpresak nahikoa denborarekin jakinarazi behar dizu ikuskapena noiz egiteko asmoa duen. Eta ikuskapena egingo duen langileak, gainera, enpresa arduradunaren izenean doala egiaztatzen duen dokumentazioa erakutsi behar dizu.

Azken berrikuspena: 2013ko maiatza