Kontsumobide

Kontsumoko arbitrajeari eta erreklamazioei buruzko ohiko galderak

Arbitraje-laudoa Arbitraje Elkargoak planteatutako gatazkari buruz hartutako erabakia da, eta bi alderdiek nahitaez bete behar dute. Epai judizial baten balio baliokidea du, eta adierazten den epean bete behar da.

Enpresak ez badu adierazi zaiona bete, arbitraje-laudoa nahitaez betearazteko eskatu behar diozu laudo hori eman den lehen auzialdiko epaileari. Zure kasuan, Kontsumoko Arbitraje Batzordeak beharrezko dokumentazio guztia emango dizu, nahitaez bete dezazun eskatu ahal izateko.

Arbitraje-sistemari atxikitzea borondatezkoa da. Arbitraje Batzordeak arbitraje-sistemari atxikitzeko edo arbitrajea berariaz onartzeko aukera eskainiko die atxiki gabeko enpresei. Enpresak uko egin diezaioke gonbidapenari. Kasu honetan, zure eskaera artxibatu egingo da , eta geratzen zaizun aukera justizia-auzitegietan demanda bat aurkeztea da. Aholkularitza behar baduzu, kontsulta Kontsumobiden edo kontsumo-erakunderen batean.

Erreklamazio bat jartzen duzunean, 3 orri autokopiatzailez osatutako orria bete behar duzu: kopia arrosa, erreklamatutako enpresak edo establezimenduak gordeko du; kopia berdea, zeuk gordeko duzu; eta jatorrizkoa, zuria, Kontsumobiden edo kontsumoko edozein erakundetan aurkeztu behar duzu (azken hori entregatzen ez baduzu, beharbada ez duzu erreklamatutako enpresaren erantzunik jasoko Orri zuriarekin batera, hauek ere aurkeztu behar dituzu: fakturaren fotokopiak, kontratua, bermea, publizitatea edo egitateak hobeto baloratu ahal izateko egokitzat jotzen duzun beste edozein dokumentu.

Erreklamazioa jaso ondoren, Administrazioak saltokiari jakinaraziko dio eta 15 egun balioduneko epea emango dio egoki iritzitako frogak aurkezteko eta alegazioak egiteko. Dokumentazio guztia jaso ondoren, aldeen arteko bitartekaritza egiten saiatuko da, eta bitartekaritza-prozedura horretan enpresarekin akordio bat lortzen baduzu edo eskaeran atzera egiten baduzu, espedientea artxibatuko da. Nolanahi ere, administrazioak ikusten badu erreklamatutako enpresak arau-hauste administratibo bat egin duela, zehapen-espediente bat has dezake.

Bitartekaritzaren bidez akordiorik lortzen ez bada, Kontsumoko Arbitraje Sistemara jo dezakezu

Azken aldaketako data: