Maskarei buruzko ohiko galderak
Agindu horren 3. artikuluan azaldutako definizioaren arabera, maskara higieniko izenda daitezkeen produktu guztiei dagokie CSM/115/2021 agindua. “Aurpegiko estalki komunitario” izena ere eraman dezakete.
Agindu horrek, 3. artikuluan, produktu horien definizio argia ezartzeaz gain, produktuok zertarako erabiliko diren aurreikusten du. Beraz, maskara batek maskara higieniko baten erabilera bera edo horren parekoa izan badezake, maskara higienikotzat hartuko dute hori ere merkatua gainbegiratzeko agintariek, nahiz eta produktuak beste izen bat jaso duen aplikatu beharreko legeria saihestu aldera.
Higiene-maskarek ministro-agindu hau bete behar dute:
CSM/115/2021 Agindua, otsailaren 11koa, maskara higienikoen gaineko informazioa emateko eta horiek merkaturatzeko baldintzak ezartzen dituena.
Ikus testu osoa hemen
Gainera, ezin dugu bazter utzi badela izaera horizontaleko beste legeria bat, CSM/115/2021 Aginduak aztertzeke dituen alderdietan aplikatu beharrekoa.
Badago epe iragankor bat, martxoaren 26an edo hurrengo egun baliodunean beteko dena, hau da, martxoaren 29an.
Ez. Martxoaren 29tik aurrera, maskara higieniko guztiek ministro-agindu berria bete beharko dute.
Maskara higienikoaren operadore ekonomiko arduraduna produktuaren etiketan agertzen dena da.
Debalde emateak edo doan banatzeak ez du esan nahi araua betetzetik salbuetsita daudenik; beraz, salmentara bideratutako maskara higienikoen erregulazio berbera izango dute.
Ez, ez dute CE ikurra eraman beharrik. CE ikurra Europako legeria aplikagarriak ikur hori erabiltzea aurreikusten duenean bakarrik aplikatu behar da, produktu jakin batzuetan. Higiene-maskarak ez dira NBEak, ez eta osasun-produktuak ere, eta ez dira arautzen CE markak ezartzen dituen legeen arabera; beraz, ez dezakete CE ikurrik eraman, ez eta CE ikurrarekin nahas daitekeen antzeko sinbolo edo logotiporik ere.
Ez dago homologaziorik produktu horietarako, ezta produktua komertzializatu edo merkaturatu aurretik agintariek esku hartzea behar duen bestelako izapide baliokiderik ere.
Garrantzitsua
Maskara higieniko bat "homologatuta" dagoela adieraztea
kontsumitzailea nahastaraztea da, homologazioa beste produktu-kategoria batzuen berezko ezaugarria baita, ez maskarena.
"Homologatu" hitza maskara higienikoetan erabiliz gero, oker erabilita dago. Ez da beharrezkoa agintariek inolako baimenik ematea merkaturatu aurretik, produktu hauei ez baitzie aplikatzen merkaturatu aurretik agintariek edo jakinarazitako erakundeek esku hartzea beharrezko duen tramiterik (ez homologaziorik, baimenik, ziurtapenik edo horren antzekorik).
Horren ordez, maskara higienikoek CSM/115/2021 Aginduan operadore ekonomikoaren erantzukizunpean jasotzen diren baldintza aplikagarriak bete behar dituzte. Horrez gainera, merkatua gainbegiratzeko agintariek jada merkatuan dauden produktuek dena txukun duten ikusteko azterketak egingo dituzte.
Kontsumitzaileari eman beharreko informazioari buruz 8. galderan azaltzen diren baldintzez gain, Ministerioaren Aginduak 5. artikuluan ezartzen du oinarrizko betekizun batzuk bete behar dituztela maskara higienikoek merkatuan jartzeko moduan izango badira. Baldintza horiek laborategiko txostenen bidez ziurtatu beharko dira, normalizazio-erakunde aitortuek egindako eta maskara higienikoekin edo haien materialekin lotuta dauden arau, espezifikazio edo dokumentu teknikoak betetzen direla bermatzeko. Hauexek dira betekizun horiek:
- Seguruak. Osasunerako molestiak ez sortu, narritadurarik edo bestelako ondorio kaltegarriak ez eragin.. Ikus segurtasunaren erakustaldiari buruzko galdera.
- Frogatuta edukitzea iragazketa-eraginkortasun ona dutela, tanten proiekzioa minimizatzeko beste: Alegia, erabiltzaileak hitz egitean, eztul egitean edo doministiku egitean listua, karkaxa edo arnas jariakinak dauzkaten arnas-tantoak isurtzen dituenean ondo babestuta egotea (eta, gainera, definizioetan adierazten den bezala, ahal den neurrian oztopo egitea erabiltzaileak kanpotik datozen tanto horiek, sudur eta ahotik arnastuta. Funtsean, helburua da maskara higienikoa bi norabideko hesi bat izatea erabiltzailearen eta ingurumenaren artean, erabiltzailearentzako babes-ekipoa dela deklaratu gabe).
- Ziurtatu behar dute arnasketarekiko erresistentzia edo airearekiko iragazkortasun egokia dutela erabiltzaileak ekipoa aurreikusitako erabilera-baldintzetan daraman bitartean. (Iragazteko eta, aldi berean, iragazitako airea pasatzen utziz erabiltzaileak arnasa hartzeko modua emateko gaitasuna duten materialak erabiliz lortzen da hori).
- Berrerabilgarriak badira, fabrikatzaileak adierazitako garbiketa-ziklo guztiak 3 jasateko modukoak izan behar dute, gomendatutako garbiketa-metodoari jarraiki, segurtasun-baldintzak eta gainerako propietateak.
Gainera, produktuaren ezaugarri batzuk ezartzen dira, merkaturatzeaz arduratzen den operadore ekonomikoak ziurtatu behar dituenak eta aurreikusitako erabilerarekin lotuta daudenak. Hauek dira:
- Ageriko akatsik ez egotea.
- Ondo doituta Egotea, bai kokotsaren azpialdean bai eta aurpegiaren alboetan ere. Doitzeko baldintza horrek esan nahi du maskara higienikoak ahalik eta hobekien doitzeko diseinatuta egon behar dutela, airea ahalik eta gehien maskara higienikoaren material iragazletik igaro dadin, eta gaizki doituta egoteak ekarriko lituzkeen ihesiak ebitatu daitezen.
- Nahi gabe gaizki doituta ez geratzea. Nolanahi ere, gomendagarria da ondo doitu gabe geratuko ez den sistemaren bat edukitzea.
- Eusteko sistemaren bat eduki dezatela, erabiltzaileak soinean daramala buruari tinko helduta edukitzeko, kontuan hartuta produktua zenbat aldiz erabili daitekeen eta behar bezala kontu eginda eduki behar dela.
- Neurri egokiak izatea, erabiltzaileen neurriarekin bat, arnastutako eta kanporatutako airea iragazkitik igaro dadin eta higiene-maskararen alboetatik ahalik eta ihes gutxien izan dezan.
Horrez gain, eskakizun gehigarriak bete beharko dituzte maskara higieniko gardenek (ikus maskara higieniko gardenei buruzko galdera) edo osagarriak -adibidez, iragazkiak daramatzatenek (ikus iragazki osagarriak dituzten maskara higienikoei buruzko galdera)-. I
CSM/115/2021 Aginduaren 4.1 artikuluko informazio guztia azaldu behar da etiketan, kontsumitzaileek bistan izan dezaten erosi aurretik. Hori Internet bidezko merkataritzari ere aplika dakioke; halakoetan, produktua eskaintzen duen web-orriak berak erakutsi beharko du informazioa. 1. paragrafoko informazioa 4. artikuluko gainerako paragrafoekin lotuta irakurri behar da.
Zehazki, horretarako nahiko leku dagoela-eta justifikatuta badago, nahitaezko datu hauek edo horien zati bat besterik ezin izango dira azaldu produktuarekin batera doazen jarraibide, liburuxka edo dokumentuetan:
- Erabiltzeko gomendatutako epea. Zenbat denboraz erabil daitekeen (normalki, ordutan adierazita), garbitu5 ordeztu edo desegiteko garaia iritsi aurretik. Baldin denboraren joanean produktuak bere ezaugarriren bat galtzen badu nahiz erabili ez, iraungitze-data ere adierazi beharko da. Komeni da jarraibideek adierazle batzuk izatea, erabiltzaileak jakin dezan noiz eta nola ordeztu edo garbitu behar duen maskara higienikoa.
- Honako esaldi hau: «Oharra: Hau ez duzu osasun-produktu bat, ezta Norbera Babesteko Ekipamendua (NBE) ere. Gaixotasun-sintomarik ez duten biztanleentzat da."
- Fabrikazio-lotea
- Jarraibideak: maskarak zelan jarri, erabili eta kontu egin, maneiatu eta bota.
- Maskara soinean jartzeko jarraibideetan, maskara barrukoz kanpo jartzeko modukoa den ala ez adierazi beharko litzateke; alde bakarretik jar badaiteke, argi identifikatu beharko da zein den maskararen kanpoko aldea eta zein barrukoa.
- Esan gabe doa mantentze-lanen barruan sartzen direla begiratu eta desinfektatzea edo garbitzea, eta fabrikatzaileak gomendatuta bezala garbituz edo gomendatutako produktuak erabiliz gero, ez zaiola kalterik eragingo maskarari, ez eta erabiltzaileari ere, baldin dagozkion jarraibideak betetzen badira.
*Oharra: QR kodeak edo web-orrien erreferentziak erabil daitezke, baina informazio gehigarria adierazteko besterik ez, eta mekanismo horiek ezingo dira inola ere erabili etiketatzean eta jarraibideetan produktuarekin batera eman behar den nahitaezko informazioa ordezteko.
CSM/115/2021 Aginduaren 4.1.l) artikulua honela interpretatu behar da: etiketan, entseguetan lortutako datu errealak adierazi behar dira, eta ez aplikatutako araua edo espezifikazio teknikoa muga edo irizpidearen aipamen hutsa.
Ministerio Aginduak ez du arau, zehaztapen tekniko edo dokumentu tekniko zehatzik ezartzen. Normalizazio-erakunde aitortu batek onetsitako arauak, espezifikazio teknikoak, lan-akordioak edo bestelako dokumentu teknikoak aplika daitezke, betiere maskara higienikoei edo aurpegi-estalki komunitarioei buruzkoak badira.
Garrantzitsua da kontuan hartzea arau bat bete dela adieraziz gero, edo espezifikazio tekniko bat edo beste dokumentu tekniko bat bete dela adieraziz gero, arau edo dokumentu tekniko osoa betetzen dela ziurtatu behar dela, ez zati bat bakarrik, eta horrek dakar informazioari edo markatzeari (produktuaren etiketatzeari) buruzko dena eta erabilera-jarraibideei dagokien dena bete beharra, CSM/115/2021 Aginduaren baldintza guztiak betetzeari huts egin gabe.
Gaur egun, Espainian UNE 0064-1/UNE0064-2 eta UNE 0065 espezifikazio teknikoak daude maskara higienikoei buruz. Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus UNE arauaren zehaztapenei buruzko galdera.
Azkenik, hau berria da, CSM/115/2021 Aginduak aukera hau ekarri du: maskara higienikoekin lotutako arau edo espezifikazio teknikoetan jasota ez dauden diseinu berritzaileak edo materialak dituzten produktuek ere izan dezatela modua frogatzeko produktuak zorrotz betetzen duela Aginduan adierazitakoaren arabera aurreikusitako funtzionaltasuna (egiaztatutako laborategi batek igorritako txostenaren bidez ziurtatua, entseguak modu baliokidean aplikatuz eta aplikatzekoak diren arauetan jasotako irizpideak azalduta). Berrikuntza horrek aukera ematen du oraindik berariazko araurik ez duten maskara higienikoak diseinatzeko (adibidez, maskara gardenak).
Berrerabili ezin diren maskara higienikoak behin bakarrik erabiltzeko diseinatuta daude (ez baitaude eginak garbitu edo higienizatzeko).
Maskara higieniko erabilgarriak hondatu gabe garbitu edo higienizatzeko moduan daude diseinatuta, hartara, behin baino gehiagotan erabiltzeko. Horrek esan nahi du garbitu edo higieniza daitezkeen materialez eginda egon behar dutela, eta bizitza erabilgarri osoan eduki behar dituztela etiketan eta jarraibideetan adierazitako prestazio guztiak.
CSM/115/2021 ministro-aginduak edo dokumentu honek garbitasuna aipatzen duenean, garbiketa-ziklo osoaz ari dela interpretatu behar da, hau da, ikuzteaz, lehortzeaz, lisatzeaz, desinfektatzeaz edo beste edozein garbiketa-metodo baliagarri egiteaz.
Ez dago gutxieneko edo gehieneko garbiketa-kopururik 6 ezarrita CSM/115/2021 Aginduaren bidez. Baina kontuan hartu behar da frogatu egin beharko dela maskara higienikoek etiketan eta jarraibideetan aitortutako prestazio guztiak dituztela bizitza erabilgarri osoan zehar. Baina iragazketaren edo arnaskortasunaren eraginkortasunaren emaitzez harago doa, segurtasunari eta aitortutako gainerako propietate guztiei ere badagokie.
Laborategia non dagoen, han bertako egiaztatze-erakunde nazionalak UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren arabera egiaztatuta egon behar dute laborategiek, entsegu espezifikoak egiteko.
Bigarren xedapen iragankorrean ezarritako aldian (agindua indarrean sartzen denetik 6 hilabete), oraindik akreditatu gabe dauden laborategiek hiru baldintza hauek frogatu beharko dituzte, harik eta akreditazioa lortzen duten arte:
- UNE-EN ISO/IEC 17025 araua ezarrita dutela maskara higienikoei edo haien materialei buruzko saiakuntzetarako.
- Egindako lanak, entseguak eta txostenak arau horren arabera eginda daudela,
- Dagokion egiaztapen-erakunde nazionalari egiaztapena eskatu zaiola, agindu honen 6.2 artikuluan adierazitakoaren arabera.
Operadore ekonomikoaren erantzukizuna da etiketetan adierazitako arau edo zehaztapen tekniko guztiak betetzen direla ziurtatzea, eta, gainera, arau edo zehaztapen tekniko horien irizpideak kontsumitzaileen esku jarritako azken produktuan betetzen direla ziurtatzea.
Higiene-maskarak merkaturatzeko ardura duten operadore ekonomikoen betebeharra da maskara horiek legeria aplikagarriaren araberakoak izatea.
Entseguen txostenak une hartan entsegua egiteko akreditatutako laborategi batek igorri bazituen, orduan entsegu horiek CSM/115/2021 Agindua betetzen dute.
Halatsu, une hartan entsegu horietarako akreditaziorik ez zuten laborategiren batek egin bazituen entseguen txostenak, CSM/115/2021 Aginduak akreditatzeko aldi iragankor bat ezarrita duenez, baliozkotzat joko dira, eta ez da beharrezkoa izango beste txosten batzuk egitea, aldi berean bi baldintza hauek betetzen badira:
- Laborategia gaur egun akreditatuta egotea, edo bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa betetzea, indarrean dagoen bitartean;
- Laborategiak idatziz baieztatzea entsegu horiek aldi hartan CSM/115/2021 Aginduan adierazitakoa betez egin zirela entseguok, jada ezarrita baitzuten UNE-EN ISO/IEC 17025 araua maskara higienikoei edo haien materialei buruzko entseguetarako, eta, hala, egindako lanak, entseguak eta txostenak arau horren arabera egin zirela.
Ez. 5.7 artikuluak berariaz debekatuta dauka kanporatzeko balbula edo atzera ezintzeko balbula eranstea maskarei, ahotik botatako aireak ez diezaion ihes egin maskara higienikoaren iragazkiari. Logikoa denez, ezin dute inhalazio-balbularik ere izan, iragazi gabeko airea ez arnasteko.
*Oharra: Garrantzitsua da argitzea, lehenik eta behin, gai honetan ez zaiela erreferentziarik egiten beren ezaugarriengatik edo aurreikusitako erabileragatik CSM/115/2021 Aginduaren esparrutik kanpo geratzen diren produktuei, hala nola erabat plastikozkoak direnei, iragazteko propietaterik izan ez eta sudurra, ahoa eta kokotsa estaliz aurpegiko pantaila erdi gisa erabiltzen direnei.
Higiene-maskara guztiek CSM/115/2021 Agindua bete behar dute; ez dira hori betetzetik libre geratzen material desberdinak dituztenak edo gardenak direnak (erabat gardenak, edo gune gardenak edo leihoak dituztenak), eta gainerako maskara higienikoek bezala bete behar baitituzte segurtasunari, kontsumitzaileentzako informazioari eta merkaturatze-baldintzei buruzko guztiak.
Hala ere, zenbait baldintza osagarri eta salbuespen daude, baldin, beren diseinu berezia dela-eta, maskara higienikoek aireari pasatzen uzten ez dioten materialak edo osagaiak badarabiltzate.
Gardentasuna hainbat baliabide teknikoren bidez lor daiteke, eta ez, besterik ezean, eremu batzuetan aireari pasatzen uzten ez dioten materialak jarriz bakarrik. Aginduaren asmoa ez da etorkizunean egin daitezkeen garapenak murriztea, baliteke egunen batean material gardenak, iragazleak eta arnasketa eragozten ez dutenak izatea. Kasu horretan, aplikatu beharreko informazio-baldintzak gainerako maskara higienikoen berberak izango lirateke.
CSM/115/2021 Aginduak adierazten duen bezala, materialek behar bezain gardenak izan behar dute, estalitako eremua argi ikusteko moduan; ezpainak eta hortzak eta aurpegiera osoa behar bezala ikusiko direla ziurtatzeko, komunikazioan traba egin dezaketen oztopoak saihestuz, adibidez, zati gardena beti lurrunduta egotea.
Azken hilabeteetan, ezaugarri biozidak edo antzekoak dituzten higiene-maskara asko ikusi dira merkatuan. Horri buruz esan beharreko lehenengo gauza da maskara higieniko baten eraginkortasuna ez dela neurtzen biozida izateko ahalmenaren arabera, iragazteko ahalmenaren arabera baizik. Azalera biozida duen ustezko maskara higieniko batek ez luke ezertarako balioko airea iragazi gabe pasatzen utziko balu.
Nolanahi ere, ezaugarri biozidei dagokienez, honako hau adierazi behar da:
Produktu batek funtzio biozida bat aldarrikatzen duenean (birizida, fungizida edo bakterizida), funtzio hori primariotzat hartzen da, eta, beraz, "Artikulu tratatu" estatusa hartzen du produktuak, produktu bioziden aplikazioari buruzko legeriaren arabera.
Bestalde, substantzia aktiboaren hornitzaileak baimendu gisa agertu behar du ECHAren webgunean argitaratuta dagoen 95. artikuluko zerrendan. Horretarako jarraibideak hemen kontsulta daitezke.
Multzo osoa denez azken produkktua, maskara eta iragazkia, multzo osoak bete behar ditu Aginduan ezarritako baldintza guztiak. Horrez gain, 4.8 artikuluan ezarritakoa ere bete behar du.
Nabarmendu behar da iragazkia osagarria dela produktuk horretan, bere gisa merkaturatu daitekeena, baina, hala ere, maskarak, osagarri hori gabe ere, emango zaion erabileragatik, ez diola lagako maskara higieniko izateari.
Ez. Agindu berriak hau nabarmentzen du:
-
"Etiketetako datuek ezin dute nahasterik edo engainurik eragin inskripzio, zeinu, anagrama edo marrazkien bidez, eta ez dute bestelako maskarekiko baliokidetasunen aipamenik, iradokizunik, aurkezpen-formarik edo erreferentziarik izango, bereziki maskara kirurgikoenik edo norbera babesteko ekipamenduenik, beste produktu-kategoria batzuekin nahas bai tdaitezke, eta argi azalduko dute produktua benetan zer den."
Lehen adierazi bezala, maskara higienikoak ez dira ez NBEak ez osasun-produktuak, eta horien informazioak eta etiketatzeak argia izan behar du, kontsumitzailea ez nahasteko aldera.
Ez: saiakuntza-metodo berberak erabiliz lortutako emaitzak soilik aldera daitezke.
Kontsumo Ministerioaren webgune hau kontsulta dezakezu, alerten atala irekita, edota kontsumobideko webguneko alerta atalean.
Erreklamazioa aurkez dezakezu maskara higienikoa erosi zenuen establezimenduan edo Kontsumobide aurrean. Hemen dituzu harremanetarako puntuak.
Kontsumo-gairen bati lotutako gatazka bat izanez gero nola erreklamatu jakiteko, kontsultatu hemen.
Kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak webgune honetan aurki daitezke.
Azken aldaketako data: