Kontsumobide

Produktuei buruzko ohiko galderak

Ez dago betebehar legalik. Zenbait establezimenduk zerbitzu komertzial hori eskaintzen diete bezeroei, baina beren borondatez. Araudiak adierazten duen bakarra da bermearen barruan dagoen produktu baten konponketa zentzuzko epe baten barruan burutu beharko dela, kontsumitzaileari eragozpen gehiago sortu gabe, kontuan hartuta zein den produktuaren izaera eta erabilera.

Araudia: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Babesteko Lege Orokorraren testu bategina eta beste lege osagarri batzuk onartzen dituena (120. artikulua).

Azken berrikuspena: 2014ko ekaina