Zerbitzuei buruzko ohiko galderak
Laguntza teknikoko zerbitzuetan egindako konponketen bermeak gutxienez hiru hilabeteko baliozkotasun-aldia dauka. Gailua entregatzen den egunetik hasten da zenbatzen aldi hori, eta baliozkoa da, baldin eta beste pertsona edo zerbitzu batzuek manipulatu edo konpondu ez badute. Bermean, egin litezkeen gastuak sartzen dira (adibidez, garraioa edo lekualdaketa).
Bermealdi horretan konpondutako matxura berriro agertzen bada edo konponketa horren ondoriozko akats berri bat agertzen bada, jakinaraz iezaiozu laguntza teknikoko zerbitzuari. Konponketa doakoa izango da.
Matxura berri bat agertzen bada eta bermeak matxura hori estaltzen ez duela jartzen badu, laguntza teknikoko zerbitzu bera erabil dezakezu, edo beste batera jo.
Edozein unetan egin diezaiokezu uko enkarguari, baina ibilgailua hartu artean egindako lanen zenbatekoa ordaindu beharko diozu tailerrari.
Gogoratu autoa tailerrean uzten duzunean ibilgailua gorde izanaren frogagiria eman behar dizutela eta autoaren bila joaten zarenean aurkeztu behar duzula. Agiri horretan, gutxienez, honako datu hauek jaso behar dira:
- Tailerraren identifikazio fiskalaren zenbakia eta helbidea.
- Zure izena eta helbidea.
- Ibilgailuaren identifikazioa, marka, modeloa, matrikula eta egindako kilometroen kopurua adierazita. Halaber, autoa aurrekontua egiteko ala konpontzeko gorde den jaso beharko da.
- Konponketaren edota emango diren zerbitzuen azalpena, horien zenbatekoarekin batera, baldin eta ibilgailua konpontzeko uzten bada eta zenbatekoa badakite.
- Ibilgailua entregatzeko, aurrekontua egiteko edo ibilgailua konpontzeko aurreikusi den data, kasuaren arabera.
- Data eta zerbitzua ematen duenaren sinadura
Aurrekontuak hamabi egun balioduneko baliozkotasuna dauka gutxienez, ematen denetik zenbatzen hasita. Denbora gehiago igaro bada, kontuan hartu behar duzu zenbatekoa alda daitekeela. Baliozkotasun-aldia aurrekontuan agertu behar da, informazio honekin batera: tailerraren identifikazio fiskalaren zenbakia eta helbidea, zure izena eta helbidea, ibilgailuaren datuak (marka, modeloa, matrikula eta egindako kilometroen kopurua), egingo diren konponketak (prezioa adierazita), data eta zerbitzua ematen duenaren sinadura, aurrekontua onartzen denetik aurreikusitako entrega-eguna eta data eta ibilgailuaren jabearen onarpen-sinadura jartzeko toki bat.
Autoa entregatzen baduzu eta aurrekontua onartu ez, tailerrak zuk emandako baldintza beretan itzuli behar dizu ibilgailua.
Garbiketa-zerbitzua egin baino lehen, kontsumitzaileak eta tindategiak ados jarrita itun dezakete jantziaren aurretiazko balioespena. Hori horrela egiten bada, nahitaez betetzeko ituna izango litzateke bi alderdientzat jantzien narriadura- edo galera-kasuetan. Horregatik, balioespen hori frogagirian berariaz jaso behar da benetan aplikatzeko.
Ez badu balioespen hori egin, legeak ezarritako bidetik eskatu behar da kalte-ordaina. Hau da: kasu honetan, jasotako eskaintza ez onartzeko erabakia justifikatzen duen nolabaiteko froga erakutsi behar duzu eta kalteak oinarritutako irizpide baten arabera balioetsi (bai jantziarenak, bai moralak).
Araudia: 1453/1987 Errege Dekretua, azaroaren 27koa, zeinaren bidez ehun produktuen, ile-larruen, larruen eta sintetikoen garbiketa, kontserbazio eta tindaketa zerbitzuak arautzeko erregelamendua onartzen baita: 6.1.9 eta 8.3 artikuluak.
Azken berrikuspena: 2017ko azaroa
Era horretako jarduerak egiteko, informazio-dokumentu bat sinatu behar duzu, eta dokumentu horrek onespen gisa balio du.
Adingabea bazara, dokumentu hori zure legezko ordezkariak zentroko langileen aurrean sinatu behar du eta nortasun-agiriaren fotokopia bat gehitu behar du.
Araudia: 285/2005 Dekretua, urriaren 11koa, tatuajeak, mikropigmentazioa, gorputz-zulatzea ("piercing") eta antzeko beste teknika batzuk gauzatzen dituzten establezimenduek bete beharreko baldintza tekniko eta arau higieniko-sanitarioei dagokiena.
Azken berrikuspena: 2017ko azaroa