Finantza-zerbitzuen arloko tailerrak

Kontsumobideko prestakuntza-zentroek finantza-zerbitzuei buruzko tailerrak eskaintzen dituzte, prestakuntza-programaren barne. Izena eman nahi baduzu, harremanetan jarri behar duzu dagokion zentroarekin edo bete dezakezu online formularioa. Kontsulta ditzakezu Kontsumoko Euskal Institutuak eskaintzen dituen beste tailer batzuk.
Banku-eragiketak. Hastapena
Zer zerbitzu eskaintzen dituzte finantza-erakundeek? Zer esan nahi dute banku-termino jakin batzuek? Tailer honek finantzen mundura hurbiltzen gaitu modu erraz eta praktikoan.
- Informazio-gida (pdf, 688 kB)
Banku-eragiketak. Sakontzea
Zer finantza-produktu kontratatu ohi ditugu? Zer komisio ordaintzen ditugu? Nola erreklamatzen da banku-erakundeetan? Erabiltzaileok geure buruari egiten dizkiogun galderak dira, eta tailer honetan erantzungo zaie. Horrez gain, erakunde horiek eskaintzen dituzten eragiketei eta zerbitzuei dagokienez, ditugun eskubideen berri emango da.
- Informazio-gida (pdf, 882 kB)
Txartelak
Gutako gehienok txartel bat edo gehiago dugu sakelan. Haietako batzuk bankuetakoak dira, eta beste batzuk ez. Honako gai hauek ezagutuko ditugu: txartel bakoitzaren ezaugarriak, txartel motak, erabiltzerakoan dauden segurtasun-neurriak, Internet bidezko ordainketak, galduz gero edo lapurtuz gero zer egin behar den, eta abar.
- Informazio-gida (pdf, 998 kB)
Azken aldaketako data: