Multimedia-materiala:
Frutak eta barazkiak. Mundu iraunkor eta solidario baterako
Egilea:
Kontsumobide (Kontsumoko Euskal Institutua), Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza arloarekin lankidetzan.
Edukia eta helburuak:
Informazio eta joko elkarreragileen bidez, tokiko eta sasoiko fruta eta barazkien kontsumoa sustatu nahi da, ingurumenerako, gizarterako eta ekonomiarako onuragarria baita.
Halaber, erabiltzailea kontzientziatu nahi dute fruta eta barazkien merkaturatzean ere ?bidezko merkaturatze? irizpideak jarraitzearen garrantziaz.
Hartzaileak:
Hamar urtetik gorakoak.
Bereziki, ikasleentzat izan liteke interesgarria material osagarri gisa.
Egitura:
Informazioa ematen da sarrera eta 5 joko baliatuz.
Ondorengo helburuak lortu nahi dituzte jokoek:
- 'Nondik datoz?': Eskura ditugun fruten eta barazkien ohiko jatorria zein den jakingo dugu, eta jatorriak eragiten dituen ondorio positibo nahiz negatiboak ere bai.
- 'Gure frutak eta barazkiak': Euskadin ekoitzitako babarrun, sagar eta barazki aldaerak ematen dira ezagutzera.
- 'Erosketak': 3 elikagai motaren erosketek balio dute beste hainbeste mezu zabaltzeko: kanpoko itxura erakargarriak ez du ezinbestean adierazten produktua osasungarriagoa edota modu iraunkorragoan hazi denik; fruta eta barazkiekin batera agertzen den informazioa irakurtzea garrantzitsua da; eta, azkenik, elikagai exotikoek ez dute zertan tokikoak baino hobeak izan.
- 'Hoteleko buffeta': Irizpide osasungarri, iraunkor eta solidarioak erabilita, buffet baterako fruta eta barazkiak aukeratu behar dira. Test batek balioztatuko du egindako aukera.
- 'Frutaren antzara jokoa': Badakizu motako laukiak pasatuz eta zenbait galdera erantzunez lortu nahi da? elikadura osasuntsua eta ingurumenarekin errespetuzkoa? helmugara iristea. Xedea da ikasitako guztia gogoratzea eta probatzea.