Gaur zure zentroan
Kontsumobideko zentroek eskaintzen dituzten prestakuntza-ekintzen "demo" bat da.
Prestakuntza-eskaintza ezagutzen ez duten zentroak eta kolektiboak bisitatzen ditugu, taldeekin egiten ditugun jarduerak in situ garatzeko ekintza praktiko baten bidez. Ekintzak betiere egokitzen dira, gainera, kolektibo bakoitzaren eskari zehatzetara. .
Hartzaileak
Irakasleentzat eta talde-arduradunentzat.
Parte-hartzaileen kopurua
Zentro 1.
Iraupena
Ordu 1.
Tokia
Kontsumoaren arloko prestakuntza-zentroetan.
Izen-ematea
Hitzordua eskatu behar da nahitaez. Horretarako, bidali mezu elektroniko bat edo deitu telefonoz hurbilen daukazun kontsumoaren arloko prestakuntza-zentroarekin Bilbon, Donostian edo Gasteizen.
Azken aldaketako data: