Gidak eta eskuliburuak

Kontsumoko arbitraje sistemaren eskuliburua


Egilea: Kontsumo Zuzendaritza.
Argitalpen data: 1. argitaraldia, 2005eko apirila. Euskara-gaztelania. 184, 184 orrialde.
Hartzaileak: kontsumoko arbitrajearen arbitroak eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.
Edukia: batez ere praktikoa den monografia honen asmo da baliabide bat izatea kontsumoko arbitrajearen arbitroentzat. Prozedura estrajudiziala da Kontsumoko Arbitraje Sistema; kontsumitzaile edo erabiltzaileen eta enpresen artean sor daitezkeen arazoak konpontzeko balio du. Bizkorra da, borondatezkoa, doakoa eta loteslea eta betearazlea alderdientzat. Eskuliburuak kontsumoko arbitraje sistemaren funtzionamendua hobetu nahi du.

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen gida


Egilea: Kontsumo Zuzendaritza.
Argitalpen data: 2. argitaraldia, 2005eko abendua. Berrinprimaketa 2007ko azaroan. Euskara-gaztelania. 179, 179 orrialde.
Hartzaileak: kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.
Edukia: mailegu bat eskatzean, auto bat edo etxetresna elektrikoren bat erostean, edo argindar-zerbitzua kontratatzean, esaterako, sortzen zaizkigun zalantzei erantzun ahal izateko tresna erabilgarria izan nahi du gida honek. Horretaz gain, kontsumoarekin lotutako arazo saihesteko hainbat aholku ere ematen ditu, erreklamazioak egiteko daude bitartekoaen gaineko informazioa eta helbide lagungarriak.

Argitalpena deskargatu (pdf, 1,24 MM). Datuak 2005eko abenduan eguneratu dira.

Kontsumitzaileen eskubideak Europan


Egilea: Kontsumo Zuzendaritza.
Argitalpen data: 1. argitaraldia, 2004ko martxoa. Euskara-gaztelania. 156, 156 orrialde.
Hartzaileak: kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat, oro har, eta KIUB eta kontsumitzaileen elkarteentzat, bereziki.
Edukia: Europar Batasunean kontsumo arloko gatazkak konpontzeko justiziaren ordez dauden zenbait prozesu batzen ditu liburuak. Bi kasu praktikoren bidez: bata, erreklamazioa ibilgailuak konpontzeko tailer batean eta, bestea, bidaia konbinatuen aurkako erreklamazioa, aztertzen da zeintzuk diren bide judizialaren ordez dauden araudi eta prozedurak Europako zazpi herritan: Alemania, Italia, Suedia, Erresuma Batua, Frantzia, Polonia eta Txekiar Errepublikan.

Kontsumoari buruzko Europako II. Biltzarra (2003)


Egilea: Kontsumo Zuzendaritza.
Argitalpen data: 1. argitaraldia, 2003ko iraila. Gaztelania. 246 orrialde.
Hartzaileak: kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.
Edukia: Bilbon, 2003ko martxoan, Kontsumoari buruzko Europako II. Biltzarrean egin zituzten hitzaldiak biltzen ditu liburuak. Argazki bilduma, hemeroteka, eta partaide eta bildutakoen zerrenda dakartza. Barruan duen CD-Rom-ean liburuaren eduki osoa dago. Kontsulta daiteke liburuaren aurkibidea (pdf, 27 kB). Hitzaldiek ondoko gai hauek jorratzen dituzte:

  • Merkatua kontrolatzeko eredu deszentralizaturantz: udalerrien zeregina.
  • Kontsumo-joera berriak Europako esparru juridikoan.
  • Kontsumitzailearen babesari buruzko zuzentarauak aldatzeko proposamenak.
  • Kontsumitzaileen babesa Europan: legeak hutsuneak al ditu?
Kontsumitzailearen telefono agenda pertsonala


Egilea: Kontsumo Zuzendaritza.
Argitalpen data: 1. argitaraldia, 2002ko abendua. Euskara-gaztelania. 70 orrialde.
Hartzaileak: kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.
Edukia: telefono-gida honek pertsona guztien esku jarri nahi du kontsumoari buruzko oinarrizko informazioa, ez ahazteko eta gogoan izateko beti ezer kontsumitu baino lehen, produktu bat erosi baino lehen edo zerbitzu bat eskatu edo kontratu bat izenpetu baino lehen.

Nola konpontzen dira kontsumoko arazoak?


Argitalpen data: 1. argitaraldia, 2000ko urtarrila. Euskara-gaztelania. 107, 107 orrialde.
Hartzaileak: kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.
Edukia: Arbitraje Batzordeak bost urte hauetan erabaki dituen laudorik garrantzitsuenak argitaratuz, sistema hau ezagutzera eman nahi du liburu honek. Izan ere, epaitegietara jo behar izan gabe, kontsumoko arazoak konpontzeko modurik bizkorren eta eraginkorrena dela uste baita.

Kontsumoari buruzko Europako I. Biltzarra (2000)


Argitalpen data: 2000ko urria. Gaztelania. 237 orrialde.
Hartzaileak: kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.
Edukia: Donostian, 2000ko martxoan, Kontsumoari buruzko Europako 1. Biltzarrean egin zituzten hitzaldiak biltzen ditu liburuak. Halaber, argazki bilduma, hemeroteka, eta partaide eta bildutakoen zerrenda dakartza. Hitzaldiek ondoko gai hauek jorratzen dituzte:

  • Kontsumitzaileentzako informazioa: estrategia berriak
  • Kontsumitzailea hezitzeko beharra kontsumoko arloetan. Publizitatearen aipamen berezia
  • Europako Zuzenbidearen transposizioen esperientziak
  • Merkatuaren kontrola: produktuen segurantza
  • Kontsumoko gatazken konponbidea: auzibidearen alternatiba
  • Europako finantza-zerbitzuak: arauen normalkuntza

 

Online kontsumitzaileentzako gida legala

Egilea: Kontsumo Zuzendaritza.

Argitalpen data: 2021eko urria.

Hartzaileak: kontsumitzaileak eta erabiltzaileak

Edukia: Eskubideak eta betebeharrak, segurtasun digitala eta babes-maila egokien ezagutza.

Argitalpena deskargatu (pdf, 1,1 MB).

Telekomunikazio zerbitzuen kontratazioari buruzko eskuliburua

Egilea: Kontsumo Zuzendaritza.

Argitalpen data: 1. argitaraldia, 2008ko abendua. Euskara-gaztelania. 126, 126 orrialde.

Hartzaileak: kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.

Edukia: interneta, telefonia finkoa eta telefonia mugikorra dira argitalpen horren ardatz, eta kontzeptuak argitzea eta kontsumitzaileei aholkularitza modu erraz eta erabat praktikoan ematea du helburu.

Argitalpena deskargatu (pdf, 1 MB).

Bidaia eta garraio eskuliburua

Egilea: Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza.

Argitalpen data: 1. argitaraldia, 2007ko martxoa. Euskara-gaztelania. 93, 93 orrialde.

Hartzaileak: kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.

Edukia: batez ere praktikoa den monografia honen asmo da baliabide bat izatea kontsumitzaile eta erabiltzaileek bidaia eta garraio eremuan zer eskubide dituzten eta eskubide horiek gauzatzeko zer bide hartu behar duten ikas dezaten

Argitalpena deskargatu (pdf, 645 kB).

Banku zerbitzuen eskuliburua

Egilea: Kontsumo Zuzendaritza.

Argitalpen data: 1. argitaraldia, 2004ko azaroa. Euskara-gaztelania. 216, 212 orrialde.

Hartzaileak: kontsumitzaileak eta erabiltzaileak.

Edukia: batez ere praktikoa den monografia honen asmo da baliabide bat izatea kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat banketxeetan eragiketa arruntenak egiteko orduan.

Argitalpena deskargatu (pdf, 440 kB).

Etxebizitza erosteko eskuliburua

Egilea: Kontsumo Zuzendaritza

Argitalpen data: 4. argitaraldia, 2002ko martxoa. Euskara-gaztelania. 120, 120 orrialde.

Hartzaileak: kontsumitzaileak, erabiltzaileak, KIUBetako eta kontsumitzaileen erakundeetako langileak.

Edukia: etxebizitza erosteko baldintza orokorrak eta egin beharreko kudeaketak aztertzea, bai eta finantzatzeko modua ere. Kontratu ereduak.

Aseguruen gida praktikoa

Egilea: Kontsumo Zuzendaritza

Argitalpen data: 1. argitaraldia, 2000ko azaroa. Euskara-gaztelania. 207, 207 orrialde.

Hartzaileak: kontsumitzaileak eta erabiltzaileak, KIUBetako eta kontsumitzaileen erakundeetako langileak.

Edukia: seguruei buruzko sarrera orokorra eta partikularren artean ohikoenak diren aseguruak garapena. Aseguruen ideia nagusiak aztertzen dira: automobil-asegurua; etxeko arrisku anitzetarako asegurua; bizi-asegurua; istripu-asegurua; gaixotasun-asegurua; osasun-asistentziako asegurua.

Europar Batasuneko kontsumitzailearen 2014-2020 programak kofinantzatutako ekintza

Liburuxkak

Kartelak

Ereduak

Bideoak

Izenburua: Online erosketak

Edukia: Enpresak kontsumitzaileen eskubideak eta erosketen eta itzulketen segurtasuna bermatu behar ditu.

Izenburua: Faktura, bermea, itzulketa

Edukia: Nolakoa izan behar du faktura edo ordainagiri batek? Eta bermea, zer da? Zer baldintza bete behar dira produktu bat itzuli ahal izateko?

Izenburua: Aurrekontua, kontratua eta ordaintzeko moduak

Edukia: Zer ezaugarri bete behar ditu aurrekontuak? Eta kontratuak? Nolakoa izan behar du? Ordaintzeko moduan, badakizu ordainketa-metodoen berri eman behar dizutela?

Izenburua: Denboraldi bereziak: merkealdia, promozioak, saldoak, likidazioak

Edukia: Kontzeptu ezberdinak dira, eskubide eta betebehar desberdinekin.

Izenburua: Saldu aurretik, informatu

Edukia: Kontsumoko gatazkak saihestu nahi badituzu, produktu edo zerbitzu baten salerosketa egin aurretik garrantzitsua da informazio garbia eta ulergarria eskaintzea.