Gizarte bono termikoa

Kalteberatasun egoeran dauden familia eta norbanakoei laguntzeko diru laguntza da. Laguntza honen helburua gizarte bono elektrikoaren eragina indartzea eta osatzea da.

Urtean behin ordaintzen den dirulaguntza da eta  Trantsizio ekologikorako ministerioak finantzatzen du. Eusko Jaurlaritzak laguntza hori handitu egin dezake eta, gainera, dirulaguntza kudeatzeko eta ordaintzeko betebeharra du.

Gizarte bono termikoa ez da eskatu behar, era automatikoan kobratzen da. Gizarte bono elektrikoa jasotzen duten pertsonak dira gizarte bono termikoa eskuratuko dutenak.

Aurreko urtean gizarte bono elektrikoa eskuratu zuten pertsonek, edota gizarte bono elektrikoa eskuratzeko eskubidea aitortu zitzaien pertsonek gutuna hartuko dute. Beren egoeraren arabera zenbateko dirulaguntza eskuratu dezaketen azalduko zaie gutun horretan.

Gutuna jaso eta gero, interesatuek 10 egun izango dituzte nahi dutena zuzentzeko, kontu zenbakia aldatzeko edo dirulaguntzari uko egiteko. 10 eguneko epe hori amaitu ondoren, dirulaguntza ordaindu egingo da.

Jaurlaritzak gutunean komunikatu duen kontu zenbakia berresteko aukera dago eta horrela dirulaguntzaren ordainketa erraztu daiteke.

Dirulaguntzaren kopurua bi aldagairen menpe dago.

Gizarte bono elektrikoa jasotzeko maila (kalteberatasun egoeran dagoen erabiltzailea, kalteberatasun handiko egoeran dagoen erabiltzailea, eta bazterketa arriskuan dagoen pertsona).

Zona klimatikoaren arabera. Bizi zaren lekuaren arabera zona klimatiko batean edo bestean egongo zara, eta horren arabera dirulaguntza kopuru bat dagokizu. Zure zona klimatikoa zein den jakiteko hemen begiratu dezakezu.  

Informazio gehiago

Azken aldaketako data: