Kontsumobide

Hezkuntza

Gatazka

Erreklamatzaileak (aurrerantzean, Ane) ikastaro bat –ikasteko materiala barne– kontratatu zuen Ertzaintzaren oposizioa prestatzeko erreklamazioa aurkeztu zaion enpresarekin (aurrerantzean, Nodamasal). Anek alegatu du Nodamasalek ez ziola informazio guztia eman, ez zituela kontratuaren klausulak ikusi eta Ertzaintzaren deialdiaren oinarriak kontsultatu ondoren, Ane ezin dela oposizio horretara aurkeztu, ez duelako bigarren hezkuntza egin.

Anek kontratuaren banakapena eskatu du eta Nodamasalen aldetik jasotako materialagatik bakarrik ordaintzea.

Nodamasalek argudiatu du Anerekin hitzordu bat adostu zutela, non aholkulariak ikastaroaren nondik norakoak azaldu zizkion Aneri, eta dagokion informazioarekin dokumentu bat eman zitzaiola. Anek matrikula egitea erabaki zuenean, dokumentazio bete zuen aholkulariarekin, eta matrikulaz gain, berme orri bat jaso zuen kontratuaren informazio xehatuarekin; eta beste bat, ordaintzeko modua jasotzen zuena. Aneren erreklamazioari buruz izan zuten lehen albistea zentroko mezularitzara iritsi zen mezu baten bidez izan zen. Bertan, Anek aitortu zuen erreklamazioa ez zuela egin behar lukeen epean eta moduan (erabiltzaileek 14 eguneko epea dute kontratu harremanari baja emateko), eta beraz, kontratuaren klausulak ezagutzen zituen. Baina Nodamasalek inola ere ez duela jaso Anek kontratua bertan behera utzi nahi duela dioen komunikaziorik, eta Anek ikasturte osoa ordain dezala eskatu du, bere kontratazioan sinatu zuen bezala.

Arbitraje-erabakia

Arbitraje-elkargoak Aneren asmoa PARTZIALKI ONARTZEA erabaki du. Horren arabera, kontratua baliogabetu egin da eta Anek Nodamasali ordura arte emandako zerbitzuengatik ordaindu beharko dio (bi hilabete gehiago) aldi batean klaseetara joan baitzen; guztira, 391,60 €.

Horrez gain, Anek ikasteko materiala Nodamasalen bulegoetan entregatu beharko du.

Laudo hau AHO BATEZ onartu da.

Azalpena

Arbitraje-elkargoaren iritziz, zenbait zirkunstantzia izan dira, eta horien arabera, bi aldeek beren gain hartu behar dituzte eztabaidagai den kontratuari dagozkion erantzukizunak.

Alde horretatik, Aneren asmoen oinarria da ez dituela betetzen Ertzaintzaren oposizioa egin ahal izateko aldez aurreko baldintzak, ez baitu bigarren hezkuntza ikasi eta ezin baitu oposizio hori egin. Bestalde, Nodamasalek dio Aneri oposizioaren aurretiko betekizunen berri eman zitzaiola ahoz, eta ez dela beharrezkoa baldintza horiek betetzea ikastaroa kontratatzeko unean, ondoren eta oposiziora aurkeztu aurretik eskura ditzakeelako.

Arbitraje-elkargoak, nahiz eta Nodamasalekin parteka dezakeen aurretiko betekizunak betetzeari buruz egiten duen gogoeta, kontrataziorako egitate garrantzitsutzat jotzen du aldez aurretik baldintza horien berri Aneri behar bezala eman izana, eta hori ez da frogatu.

Hala ere, Arbitraje-elkargoaren ustez, Anek berak jakin ahal izan du zer baldintza bete behar diren, baina ez zen halakorik gertatu.

Beraz, Arbitraje-elkargoak ondorioztatu du bi aldeek erantzun behar dutela.

Azken aldaketako data: