Hezkuntza-premia berezietara egokitutako ekintzak
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak arreta berezia ematen die hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonei, kontsumorako prestakuntza-eskaintza antolatzerakoan. Hori dela-eta, Institutuak berariazko zenbait tailer jarri ditu haien eskura; beti ere, kontsumoaren arloari buruzko eguneroko bizitzarako trebetasunak garatzen laguntzeko.
Hartzaileak
Hezkuntza-premia bereziak dituzten pertsonak. Bereziki:
- Adimen-desgaitasuna dutenak.
- Jokabide-nahaste larriak dituztenak.
Betebeharrak
Tailer horiek garatu ahal izateko, beharrezkoa da bertaratuen %80k ezaugarri hauek betetzea:
- Irakurtzen jakitea, nekez bada ere.
- Komunikatzeko gaitasuna; naiz eta murriztua izan, suspertuz gero, azkartzeko gai dena.
- Interesa erakustea (entzuteko eta adi egoteko gaitasuna).
- Une bakoitzean antolatutako ekintzari erantzuteko gutxieneko gaitasuna izatea.
Gainera, tailerra taldearen mailari nahikoa egokitzeko, gomendatzen da hau: tailer hori egin baino lehen, galdera-sorta bati erantzuna eman eta dagokion Kontsumobideko zentrora bidali.
Tailerrak
Guztira, 17 tailer daude, 9 gai-arlotan banatuta. Beste gai batzuk hartzaileen premia berezieei egokitzeko eskaera partikularrak izanez gero, Kontsumobideko prestakuntza-zentroek aztertu egingo dituzte.
-
Publizitatea
- Publizitate spota. Informazio-gida (pdf, 1,45 MB).
- Kosmetikoak. Informazio-gida (pdf, 465 kB).
-
Etiketak
- Ba al dakizu zer jaten duzun? Etiketek hitz egiten dute. Informazio-gida (pdf, 1,05 MB).
- Ba al dakizu zer janzten duzun? Etiketak esaten dizu. Informazio-gida (pdf, 2,8 MB).
-
Erosketak eta zerbitzuak
- Etxeko ekonomia. Informazio-gida (pdf, 953 kB).
- Erosketak egiteko irizpideak. Informazio-gida (pdf, 1 MB).
-
Iraunkortasuna
- Zaborretako materialak: Urrezko 3 arauak. Informazio-gida (pdf, 870 kB).
- Birziklapena eta gaikako bilketa. Informazio-gida (pdf, 693 kB).
- Erosketa berdea. Informazio-gida (pdf, 959 kB).
-
Kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak
- Kontsumoari buruzko oinarrizko argibideak. Informazio-gida (pdf, 868 kB).
-
Segurtasuna
- Saihestu etxeko istripuak. Informazio-gida (pdf, 845 kB).
- Segurtasunez elikatu. Informazio-gida (pdf, 450 kB).
-
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT)
- Telefono mugikorra, ba al dakizu ser kontratatzen duzun? Informazio-gida (pdf, 1,27 MB).
- Gazteak eta nabigazio segurua. Informazio-gida (pdf, 269 kB).
-
Finantza-zerbitzuak
- Banku-eragiketak. Informazio-gida (pdf, 813 kB).
-
Elikadura
- Dieta orekatua I. Informazio-gida (pdf, 1,86 MB).
- Dieta orekatua II. Informazio-gida (pdf, 1,10 MB).
Kontsumo Abentura
Jarduera honetan, batak bestearekin lotura duten hamar igarkizuneko misio bat gauzatu behar dute parte-hartzaileek.
Jarduerak bi fase ditu:
- Kontsumobidera iritsi baino lehen hasten da abentura: taldeak osatu eta bideo bat ikusi behar da aurretik.
- Bigarren fasea Kontsumobideko kontsumorako prestakuntza-zentroetan egiten da. Ordu eta erdi irauten du.
- Kontsumo Abentura. Informazio-gida (pdf, 231 kB)
Parte-hartzaileen kopurua
Gutxienez, 4 lagun; gehienez, 12.
Iraupena
Ordu eta erdi, saio bakarrean.
Tokia
Kontsumobideko prestakuntza-zentroak.
Izen-ematea
Harremanetan jarri behar duzu Bilbon, Donostian edo Gasteizen dagoen prestakuntza-zentroekin, edo bete dezakezu online formularioa.
Azken aldaketako data: