[eu] Euskadi

Blog honi buruz

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren bloga duzu hau: Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeaz eta babesteaz arduratzen da.

Blog honen helburua da herritarrei zenbait gai garrantzitsuren berri ematea, argi eta erraz ulertzeko moduan, jakin dezaten zer eskubide eta betebehar dituzten, eta, hala, kontsumitzean dutenean, modu kritikoan eta arduraz joka dezaten. Hortaz, osatu egin nahi ditu erakunde honen webgunea eta sare sozialetako jarduera (Facebook, Twitter, Instagram, edo YouTube bidez gauzatua).

Blogeko gaiak

Blogeko sarrerak hamar gaitan antolatzen dira:

  1. Oinarrizko nozioak: Kontsumoarekin lotutako oinarrizko kontzeptuak biltzen dira, eta araudiak aitortutako eskubideak ere bai, hala nola erreklamazioak edo kontsultak egitea. Kontsumo-ekintza guztietan giltzarri diren terminoak ere sartzen dira; kasurako, etiketak, bermeak edo publizitatea.
  2. Prestakuntza: Atal honetan Kontsumobidek doan eta edonorentzat sustatutako prestakuntza-ekintzak jasotzen dira; ikastaro, tailer, hitzaldi eta bestelakoak.
  3. Merkatuaren kontrola: Ikuskapen-kanpainak egitea eta produktuak kontrolatzea Kontsumobideren egitekorik funtsezkoenetako bat da. Helburua da bere araudiak ezarritako segurtasun-parametroak betetzen direla egiaztatzea.
  4. Erosketak: Ondasunak erosteari eta zerbitzuak kontratatzeari lotutako alderdiak lantzen dira, hala nola merkataritza elektronikoa, urrutiko erosketak edo saltokitik kanpo egindako erosketak.
  5. Finantzak eta aseguruak: Bankuari, inbertsio-produktuei, aseguruei edo finantza-iturriei buruzko berezitasunak biltzen dira hemen.
  6. Produktuak: Kontsumo-ondasunek bete behar dituzten baldintzak aztertzen dira hemen, arlo asko eta desberdinetan: elikadura, kosmetika, jostailuak, altzariak, ibilgailuak, eta arropa, oinetakoak eta osagarriak, besteak beste.
  7. Zerbitzuak: Besteak beste, laguntza teknikoko zerbitzuak (LTZ), ibilgailuak konpontzeko tailerrak, aparkalekuak, tindategiak edo irakaskuntza-akademiak kontratatzean zein eskubide eta betebehar ditugun jakiteko jarraibideak.
  8. Telefonia eta Internet: Interneten edo telefonia mugikor zein finkoaren kontratazioa aztertzen da.
  9. Garraioa eta turismoa: Bidaiekin lotutako egoerak biltzen dira, eta garraiobideen ingurukoak ere bai (aireko, itsasoko zein lurrekoa).
  10. Etxebizitza eta hornidurak: Etxebizitza alokatzeko eta erosteko egin beharrekoak aztertzen dira, bai eta etxebizitzako hornidurak ere, hala nola elektrizitatea, gasa edo ura.

Legezko oharra

Kontsumobidek ahalegin handia egiten du blog hau etengabe egunera dadin eta berriek argitaratzen diren unean indarrean dagoen berariazko araudia bete dezaten. Nolanahi ere, ezin du bermatu eduki guztiak zehatzak eta akasgabeak direnik, eta hori ez da eragozpen eduki horiek zuzentzeko, aurrez abisurik eman gabe.

Kontsumoko Euskal Institutuak ez du bere gain hartzen blog honetan dagoen informazioaz beste batzuek egin dezaketen erabileraren inolako ardurarik. Edukiak ez du jasotzen erakundearen iritzi ofiziala, eta ez da loteslea erakundeak izapidetzen dituen administrazio-prozedurak ebazteko orduan.

Azken aldaketako data: 2017/02/15
SÍGUENOS
  • Suscríbete a Título RSS