Kontsumobide

'Beirazko dewar termoen laginak hartzea' ikuskapen-kanpainaren emaitzak

Xedea

Kanpainaren helburua izan da entseguen bidez egiaztatzea beirazko dewar termoek ea amiantorik duten dewar-aren horma bikoitzaren bereizgailuetan eta, hortaz, ea arautegiak ezarritako aginduak urratzen dituzten.

Noiz egin zen

Laginak 2016ko irailaren 19tik 23ra hartu ziren, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren kanpainen urteko planaren barruan.

Egindako jarduketak

Kanpainan, hamar lagin hartu ziren, erakusgarri izateko, eta Kalitatearen Ikerketarako eta Kontrolerako Zentrora (CICC) bidali ziren, analiza zitzaten.

Produktuak Araba eta Bizkaiko lurralde-zerbitzuek eskuratu zituzten, prezio merkeko dendetan eta bazarretan, besteak beste.

Emaitzak

Hamar laginetatik bostek 'ez-onartua' emaitza eman zuten, amiantoa baitzeukaten beirazko dewar-aren horma bikoitzean.

Kontsumobidek alerta-sarera bidali zituen produktu horien datuak.

Ondorioak

Aztertutako termoen erdiak ez zuten betetzen arautegia. Ehuneko handia da hori eta, hortaz, komeni da produktu hori etorkizuneko kanpainetan edo aldian behingo ikuskaritzetan kontrolatzen jarraitzea.