Kontsumobide

'Mailadun tabureteen laginak hartzea' ikuskapen-kanpainaren emaitzak

Xedea

Mailadun tabureteek etiketatu, diseinu eta segurtasun arloetako arautegia betetzen dutela berrestea izan da helburua.

Noiz egin zen

Kontrola 2016ko maiatzaren bigarren hamabostaldian egin zen, autonomia erkidegoek eta Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN) elkarrekin planifikatutako kanpainen barruan.

Egindako jarduketak

Kanpainan, bederatzi lagin hartu ziren, erakusgarri izateko, eta Kalitatearen Ikerketarako eta Kontrolerako Zentrora (CICC) bidali ziren, analiza zitzaten.

Produktu mota hau merkaturatzen duten saltegietan gauzatu ziren jarduketak, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde-zerbitzuen eskutik.

Emaitzak

Bederatzi laginetatik zazpik 'ez-onartua' kalifikazioa lortu zuten. Hauek izan ziren antzemandako akats nagusiak:

  • Sei taburetek ez zuten betetzen halakoak eraikitzeko betekizun bat edo batzuk.
  • Produktuak etiketatzeko eta aurkezteko preskripzioak urratzen zituzten.

Ondorioak

Emaitzek produktu “ez-onartuen” ehuneko altua ematen dute (% 77,80). Etorkizuneko kanpainetan edo aldian behingo ikuskaritzetan artikulu horiek kontrolatzen jarraitzea gomendatzen dugu.