'Kafe kafeinagabearen merkatuaren ikuskapena eta kontrola' kanpainaren emaitzak

Xedea

Alde batetik, kafe kafeinagabeak etiketei buruz araudiak agindutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzea, eta bestetik, kafeinari nahiz eduki garbiari buruzko informazioa errealitatearekin bat datorrela.

Noiz egin zen

Kontrola 2017ko uztailaren 3tik 7ra egin zen, 2017. urterako onetsitako Kontsumobide-Euskal Kontsumo Institutuaren urteko kanpainen planaren barnean.

Egindako jarduerak

Kanpaina horretan, Arabako Lurralde Zerbitzuak kafe kafeinagabearen hamar lagin hartu zituen laborategira igortzeko: sei pakete estandar eta zenbait markatako kapsulen beste lau. Egikaritzeko orduan, Arabako Lurralde Zerbitzuak parte hartu zuen.

Emaitzak

Hartutako lagin guztiek legeria aplikagarria betetzen dute.

Ondorioak

Ikuskatutako pakete guztiek betetzen dute araudia.

Azken aldaketako data: