Kontsumo-arloko kontsultak nola egin
Kontsultaren bidez, kontsumoko erakunde batera jo dezakezu kontsumitzaileek eta erabiltzaileek dituzten eskubideei eta betebeharrei buruz dauzkazun zalantzak argitzeko. Horiek eragingarri izateko erari buruzkoak ere planteatu ahal dituzu.
Kontsumo arloko edozein zalantza argitzeko edo argibideak eskatzeko, kontsumoko erakundeetariko batekin jar zaitezke harremanetan.
Nolanahi ere, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak bide hauek jartzen ditu zure esku:
- Online izapideetan dagoen formularioa betetzea, kontsulta idatziz eta interneten bidez egin nahi baduzu. Kontsumobidek ez ditu erantzungo posta elektronikoaren bidez jasotako kontsultak.
- Kontsumobideko lurralde-zerbitzu batekin harremanetan jartzea, telefonoz, postaz edo aurrez-aurreko (aurretiko hitzordua) kontsulta egiteko.
- Kontsumobideren webgunea kontsultatzea: argi eta erraz eskuratzeko moduan azaltzen da, oro har, kontsumitzaileen interesekoak izan daitezkeen alderdiei buruzko informazioa. Bila dezakezu informazioa web mapan.
Azken aldaketako data: