Kontsumoko arbitrajea: enpresak kide egitea

Kontsumoko arbitrajearen mende jartzeko bi bide dauzkate enpresek:

Enpresak kide egiteko konpromisoa hartzen duela sinatzeak esan nahi du borondatez eta aurretik onartzen duela kontsumitzaileekin izan ditzakeen gorabehera guztiak Kontsumoko Arbitraje Sisteman konponduko dituela.

Abantailak enpresentzat

Kontsumitzaile eta erabiltzaileekin izan daitezkeen gatazkengatik, auzi luze eta garestiak saihesteaz gain, Kontsumoko Arbitraje Sistemaren kide egiteak baditu beste abantaila hauek ere enpresentzat:

  • Beren produktu eta zerbitzuetarako kalitatezko beste elementu bat gehitzen dute.
  • Kontsumitzaileei beren erosketetan beste berme-plus bat eskaintzen die.
  • Bezeroen konfiantza indartzen dute.
  • Prestigioa irabazten dute, eta nahiago izaten dituzte kontsumitzaileek.
  • Kide diren enpresen erroldan ageri dira, eta erraz identifika daitezke Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren webgunera joz.
  • Arbitraje-zerbitzua aipa dezakete egiten duten publizitatean.
  • Kide direla egiaztatzen duen bereizgarri ofiziala dute.
  • Enpresen lehiakortasunak gora egiten du.

Bereizgarri ofiziala arbitrajeari atxikitako enpresentzat

'Arbitrajeari atxikia' logotipoa'

Erraza da Kontsumoko Arbitraje Sistemako kide diren enpresak zein diren jakitea: guztiek dute beren establezimenduan edo egiten duten publizitatean kontsumoko arbitrajeko kide direla dioen bereizgarri ofiziala. Bi gezi zuri eta sinbolo ireki zuri bat, hondo laranjaren gainean da bereizgarria, eta kontsumoko arbitrajeko hiru aldeen bilgunea sinbolizatzen du: kontsumitzaileak, enpresak eta Administrazioa

Euskadin, gaur egun, 15.000 enpresa baino gehiago dira sistemako kide. Bilatzaile honetan Euskadiko enpresaren bat atxikita dagoen egiazta dezakezu:

Atxikitako enpresen bilatzailea

 

Bereizgarri digitala

Bereizgarri digitala

Kontsumoko arbitraje sistemako kideak diren enpresek erakutsi ahal dute atxikitzearen bereizgarria bere web-orrian. Bereizgarri digitala eska dezakezu esteka honetan sakatuz

 

Inprimakia

Arbitrajeari atxikitzeko, Kontsumoko Arbitraje Sistemako kide egiteko konpromiso-inprimakia (pdf, 115 kB) bete dezakezu.

Liburuxkak eta bideoak

Liburuxkak

'Kontsumoko arbitrajea. Atxiki zakizkio arbitraje-sistemari!' liburuxkaren karatula
Kontsumoko arbitrajea. Atxiki zakizkio arbitraje-sistemari! (2017)

Liburuxka deskargatu (pdf, 402 kB)

Bideoak

Azken aldaketako data: