Kontsumobide

'Kotoizko kamiseten laginak hartzea bazaretan' ikuskapen-kanpainaren emaitzak

Xedea

Kanpainaren helburua izan da egiaztatzea ea betetzen diren araudiak etiketatze eta osaerari buruz kotoizko kamisetetarako ezartzen dituen zehaztapenak.

Noiz egin zen

Kontrola apirilaren bigarren hamabostaldian egin zen, autonomia erkidegoek eta Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN) elkarrekin planifikatutako kanpainen barruan.

Egindako jarduerak

Kanpainan, 10 lagin hartu ziren, erakusgarri izateko, eta Kalitatearen Ikerketarako eta Kontrolerako Zentrora (CICC) bidali ziren, azter zitzaten. Kotoizko kamiseta bakar bat zegoen lagin-ale bakoitzean.

Jarduketak bazaretan egin ziren, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde-zerbitzuek egin zituzten.

Emaitzak

Analisiak informazio hau eman zuen:

  • Osaera: Etiketan % 100 kotoizkoak zirela esaten zen hiru kamisetetan; ordea, poliesterrez eginak zeuden (% 65etik % 82ra artean).
  • Etiketatzea: Hiru kamisetetan, etiketan ez zen agertzen produktuaren arduradunaren helbidea, eta kamiseta batean, ez zen agertzen ez produktuaren arduraduna, ez eta haren helbidea ere.

Halaber, jantzi guztiek zeuzkaten jantzia zaintzeari buruzko oharrak, datu hori beharrezkoa izan ez arren.

Ez-betetzeak atzemanda, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak komunikazioak bidali zizkien produktuaren arduradunaren helbideari zegokion kontsumo-agintari eskudunei.

Ondorioak

Hamar kamisetatik hirutan, etiketan osaerari buruz adierazten zena ez zetorren bat benetako osaerarekin.

Bestalde, etiketan atzemandako irregulartasun nagusia arduradunaren helbidea ez sartzea izan da.