Merkatuaren kontrola eta ikuskaritza
Merkatuaren kontrola ikuskapen jardueren multzoari deritzo, kontsumitzaileen eskura jarritako produktuek eta zerbitzuek indarrean dagoen legediak ezarritako etiketa informazio eta segurtasun baldintzak betetzen dituzten aztertzeko.
Merkatuaren kontrolaren barruan, nagusiki, bi jarduera mota dago:
-
Ekintza puntualak, salaketak, erreklamazioak eta beste autonomia erkidego batzuen komunikazioak edota inhibizioak direla eta.
-
Ikuskapen kanpainak: jarduera programatuak, zenbait arrazoi (araudi konplexua, kontsumo handia, erreklamazio kopurua…) direla medio, kontrol zehatzerako aukeratzen diren produktu, zerbitzu edo markataritza praktikei eragiten dietenak. Kontsulta ditzakezu azken emaitzak:
Halaber, merkatua kontrolatzeko lanen artean daude osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen edo segurtasunari eragin diezaioketen produktuak aurkitzeko, geldiarazteko eta merkatutik kentzeko jarduerak. Baita kontsumoaren arloko urratzeak eragiten dituzten ekintzen kontra zehapen ahalgoa erabiltzea ere.
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003, Legeak hau ezartzen du: “Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioek, eskumenak dituzten eremuetan, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskura jarritako ondasun, produktu eta zerbitzuak kontrolatu eta ikuskatzeko jarduketak egingo dituzte modu koordinatuan, horien merkaturatze-prozesuko edozein fasetan. Jarduketa horien bidez, ondasun, produktu eta zerbitzuak kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteari dagokionez indarrean dagoen legeriaren araberakoak ote diren egiaztatuko da, bereziki honakoak kontuan hartuta: ondasun, produktu eta zerbitzu horien ezaugarri tekniko eta higieniko-sanitarioak, segurtasun eta merkataritza ezaugarriak, eta nola egokitzen diren, bestalde, bultza dezaketen itxaropenetara, horien aurkezpen-deskripziotik, publizitatetik, preziotik eta bestelako inguruabarretatik sortzen direnetara” (art. 43.1).
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzen duen ekainaren 29ko 9/2007 Legeak, entre las funciones de Kontsumobide están las de “dioenez, “Kontsumobideren eginkizunen artean hauek daude: “Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskuera jarritako produktuek eta zerbitzuek beharrezko informazioa eskaintzen dutela zaintzea, legearen arabera eska daitezkeen segurtasun-mailak lortzea, eta bereziki iruzurra, okerrera eraman gaitzakeen edo osoa ez den informazioa, publizitate iruzurtia eta abusuzko klausulak erabiltzea saihesteko prebentzio-kanpainak egitea, horretarako beharrezko eta nahitaezko klausulak erantsita” (4.1.C. artikulua) eta “kontsumoaren arloan ikuskaritzaren eta zigorraren esparruko eskumenak erabiltzea, indarrean dauden xedapenen arabera”” (4.1.L. artikulua).
Zehazki, Zuzendaritzaren mende izanik Merkatuaren Ikuskaritza eta Kontrolerako Unitateak, besteak beste, eginkizun hauek ditu:
-
Ikuskatze-kanpainak programatzea, eta haien segimendua egitea eta ebaluatzea.
-
Ikuskaritzaren eta kontrolaren arloan jarraibideak eta protokoloak koordinatzea eta gauzatzea.
-
Ikuskatze-kanpainen amaierako txostenak egitea eta haietatik ondorioztatzen diren jarduerak proposatzea.
-
Ikuskaritzaren eta alerta-sarearen arteko koordinazioa, bai lurralde-zerbitzuei dagokienez bai tokiko administrazioei nahiz gai honetan eskumenak dituzten beste administrazioei dagokienez ere.
Azkenik, Zuzendaritzari dagokio kontsumoaren arloko administrazio zehapenak ezartzea.
Estatuko araudia
-
1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak babesteko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onesten duena (IV. Titulua: Zehapen ahalgoa. 46-52 artikuluak).
Euskadiko araudia
-
6/2003 Legea, abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena:
-
III. Titulua – Produktu, ondasun eta zerbitzuen kontrola eta ikuskapena (43-48 artikuluak).
-
IV. Titulua – Zehapen ahalgoa (49-65 artikuluak).
-
I. Kapitulua – Arau orokorrak. Zehapen ahalgoa (49 artikulua).
-
II. Kapitulua – Urratzeak (50-52 artikuluak).
-
III. Kapitulua – Zehapenak (53-63 artikuluak).
-
IV. Kapitulua – Kautelazko neurriak (64-65 artikuluak).
-
-
-
2/1998 Legea, otsailaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri Administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzkoa.