Kontsumobide

Kontsumobide Aholkuak

Noiz zara kontsumitzaile eta erabiltzaile?

Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen definizioa Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuan (abenduaren 22ko 6/2003 Legean) agertzen da.

Kontsumitzailea edo erabiltzailea zara

Edozein nazionalitate edo bizileku izanik, ondasun higigarriak edo higiezinak, produktuak edo zerbitzuak azken hartzaile gisa eskuratu, erabili edo baliatzen dituzunean, baldin eta produktu edo zerbitzuon hornitzailea enpresa bat, profesional bat edota Administrazioa bera, zuzenbide pribatuko erregimenean arituta, bada.

Adibidez:

  • Erabilera partikularrerako argazki makina erosten duzunean.
  • Zure etxebizitzarako telefonia zerbitzu bat kontratatzen duzunean. 

Kontsumitzailea bazara, eskubide eta betebehar batzuk izango dituzu.

Kontsumitzaile kaltebera zara

Kontsumitzailearen kalteberatasun kontzeptuak eremu ekonomikoa gainditzen du, eta hainbat arrazoirengatik gerta daiteke.

Kalteberatasuna kontsumo-harreman zehatzei dagokienez gerta daiteke. Pertsona fisikoak, banaka edo taldeka, beren ezaugarri, premia edo inguruabarrengatik (ekonomikoak, hezkuntzakoak, sozialak edo pertsonalak), mendekotasun egoeran eta babesik gabe daudenean gertatzen da eta, ondorioz, kontsumitzaile gisa, euren eskubideak ezin dituztenean berdintasun egoeran baliatu. Eta deskribatutako egoera hori lurralde jakin batean eta/edo jarduera-sektore jakin batean eta/edo aldi jakin batean gerta daiteke.

Ez zara kontsumitzailea

Baldin eta produktu, ondasun edo zerbitzu bat eskuratu eta ekoizpen edo merkaturatze prozesu batean edo zerbitzuak eskaintzeko prozesu batean integratzen baduzu, nahiz eta prozesu horrek zuzeneko mozkinik ez izan.

Adibidez:

  • Zure argazki dendarako argazki makina erosten duzunean.
  • Zure enpresarako telefonia zerbitzu bat kontratatzen duzunean.

Liburuxkak

Zerbitzuen katalogoa
Zerbitzuen Katalogoa kontsumitzaileei zuzenduta

Liburuxka deskargatu (pdf, 924 kB)

 Lehia eta Kontsumoa karatula
Lehia eta Kontsumoa

Liburuxka deskargatu (pdf, 623 kB)

Azken aldaketako data: