Hauxe izan da kanpainaren helburua: egiaztatzea produktuen eta haragiaren eratorrien etiketetan agertzen den informazioa bat datorrela arautegiarekin; informazio hau, alegia: derrigorrezko elikadura-informazioa, nutrizio-informazioa eta nutrizio eta propietate osasungarrien adierazpenak.
Kontrola 2015eko urriaren bigarren hamabostaldian egin zen.
Autonomia-erkidegoek eta Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN) elkarrekin planifikatzen dituzten kanpainetako bat da kanpaina hau.
Kanpaina honetan, 20 produktu ikuskatu ziren, protokolo bidez. Hiru lurralde-zerbitzuek hartu zuten parte kanpainan.
Hiru lurralde historikoetako supermerkatu eta azalera handiko saltokietan egin ziren ikuskapenak.
Ikuskatutako produktuen % 90ek betetzen zuten arautegia.
Ez-betetzeak bi produktutan antzeman ziren:
Produktuen gaineko erantzukizuna zer enpresena zen identifikatu ondoren, Kontsumobidek jakinarazpenak bidali zizkien haien egoitza soziala dagoen autonomia-erkidegoko kontsumo-agintaritzari.
Bestalde, ikuskatutako 20 produktuetatik bakar batean aurkitu ziren propietate osasungarrien adierazpenak.
Oro har, ikuskatutako produktu eta haragiaren eratorri ontziratuek betetzen dute etiketatze-arautegia, bai derrigorrezko elikadura- eta nutrizio-informazioari dagokionez eta bai elikadura-adierazpenei dagokienez.
Gainera, horrelako elikagaietan gutxitan azaltzen dira propietate osasungarrien adierazpenak.