'Ustezko osasun helburua duten produktuen publizitate kontrola' kanpainaren emaitzak
Xedea
Alde batetik, ustezko osasun helburua duten produktuen publizitatea kontrolatzea –produktu miragarriak izenekoak– eta, bestetik, haien etiketak eta aurkezpena kontrolatzea araudi aplikagarria betetzen duten egiaztatzeko.
Noiz egin zen
Kontrola otsailaren 2tik 17ra egin zen, 2017. urterako onetsitako Kontsumobide-Euskal Kontsumo Institutuaren urteko kanpainen planaren barnean.
Egindako jarduerak
Kanpaina hiru lurralde zerbitzuek egin dute jendearentzat irekitako establezimenduetan. Ikuskatzaileak honako egoera hauetan oinarritu dira:
- Minaren aurkako produktuak, galtzerdiak esate baterako, eskularruak, belarritakoak, eskumuturrekoak, lepokoak, pintzak, gemak edo antzekoak.
- Atsedenerako produktuak, oheak, koltxoiak, burkoak edo mantak, besteak beste.
- Beste zenbait aparatu, adibidez: ura garbitzeko pitxarrak, ionizagailuak, ozono sorgailuak, ur eta aire garbigailuak, uhin elektromagnetikoen ondorioaren aurkakoak...
Medikamentu eta Produktu Sanitarioen Espainiako Agentziak sanitariotzat jotako produktuak ez dira ikuskatu.
Emaitzak
Kanpainak honako emaitza hauek utzi ditu:
- Ikuskatutako produktuen % 50ak ez du araudia betetzen, haiei buruzko publizitateak mina arintzen duela baitio edo sendatu egiten dutela, nolabait. Gainera, haietako batean osasun zentroetan erabiltzen dela ziurtatzen da.
- % 33ak ez du enpresa arduratsuaren identifikazioa eta haren egoitza soziala jasotzen.
- Produktuetako baten publizitatean aipatzen da gaixotasunak prebenitzeko, tratatzeko edo sendatzeko balio duela, baina baita errendimendua hobetzeko ere alor fisikoan, psikikoan, kirolean edo sexualean.
- Energia elektrikoarekin funtzionatzen duen gailu batek gehieneko potentzia eta energia kontsumoa ez ditu adierazten.
Ondorioak
Produktu horien publizitatea kontrolatzen jarraitu behar da kanpaina eta ikuskapenen bidez, askok araudia ez baitute betetzen.
Azken aldaketako data:



