Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien arloko tailerrak

Kontsumobideko prestakuntza-zentroek Informazioaren eta Komunikazioaren Tecnologiei buruzko tailerrak eskaintzen dituzte, prestakuntza-programaren barne. Izena eman nahi baduzu, harremanetan jarri behar duzu dagokion zentroarekin edo bete dezakezu online formularioa. Kontsulta ditzakezu Kontsumoko Euskal Institutuak eskaintzen dituen beste tailer batzuk.

Irekita 24 orduetan. Online erosketak

 @ Zuzeneko online prestakuntzarako eskuragarri

Garaiak aldatu egiten dira, eta horrekin batera, erosteko ohiturak ere aldatzen dira. Online erosterakoan kontsumitzaile eta erabiltzaileek dituzten eskubideak eta betebeharrak ezagutuko ditugu, baita kontuan hartu beharreko segurtasun-jarraibideak ere.

Telefono mugikorra, ba al dakizu zer kontratatzen duzun?

Aurrera goaz ziztu bizian: telefono finkotik telefono mugikorrera igaro gara, deietatik milaka aplikazio izatera igaro gara. Konpainiak eta tarifa motak alderatu behar ditugu gure telefono mugikorra aukeratzeko unean; baina, gure telefono mugikorra modu egoki eta seguruan erabiltzen al dugu? Tailer honetan jakingo duzu hori.

Gazteak eta nabigazio segurua

 @ Zuzeneko online prestakuntzarako eskuragarri

Zure ordenagailuak birusik izan al du? Argazkiren bat jarri al duzu sare sozialetan? Zure datuak eman al dituzu webguneren batean? Inor ezagutu al duzu Internet bidez? Galdera horietakoren bati baietz erantzun badiozu, hauxe duzu zuretzako tailer egokia. Ikasi seguru nabigatzen.

Helduentzako nabigazio segurua 

 @ Zuzeneko online prestakuntzarako eskuragarri

Ba al dakizu interneten nabigatzearen arriskuak identifikatzen?, Interneten nabigatzeko neurri egokiak hartzen dituzu? Tailer honek interneten modu seguru, autonomo eta arduratsuan nabigatzeko jarraibideak emango dizkizu.

Azken aldaketako data: