Iraunkortasun-arloko tailerrak
Kontsumobideko prestakuntza-zentroek iraunkortasunari buruzko tailerrak eskaintzen dituzte, prestakuntza-programaren barne. Izena eman nahi baduzu, harremanetan jarri behar duzu dagokion zentroarekin edo bete dezakezu online formularioa. Kontsulta ditzakezu Kontsumoko Euskal Institutuak eskaintzen dituen beste tailer batzuk.

Hondakinak
Zaborretarako materialak: urrezko 3 arauak
@ Zuzeneko online prestakuntzarako eskuragarri
Gutako bakoitzak kilo eta erdi zabor sortzen du gutxi gorabehera egunean. Tailer honetan, ohitura arduratsuak hartzera bultzatuko gaituzte, hondakinak murrizten laguntzearren, betiere hiru kontzeptu kontuan izanik (gaztelaniaz 3R deritzanak): murriztea (reducir), berrerabiltzea (reutilizar) eta birziklatzea (reciclar).
- Informazio-gida (pdf, 1,3 MB)
Birziklapena eta gaikako bilketa
Industriako eta etxeko hondakinak metatzea eragozpen handia da planetaren iraunkortasunerako. Irtenbideak aurkitzea, adibidez birziklatzea, beharrezkoa da. Tailer honetan etxeko hondakinen sailkapena eta gaikako bilketaren prozesuak ikasiko ditugu.
- Informazio-gida (pdf, 601 kB)
Erosketa berdea
Gure eguneroko erosketarekin hasten da hondakinen metatze-prozesua. Kontsumitzaile arduratsu eta ingurumenarekiko errespetua dutenak lortzea da jarduera honen helburua.
- Informazio-gida (pdf, 805 kB)

Natura baliabideak
Energia aurreztea
@ Zuzeneko online prestakuntzarako eskuragarri
Gure etxeetan, egunero kontsumitzen dugu energia. Eguneroko kontsumo arduratsuko ekintzak oinarritzat hartuz, etxean energia-gastua murrizteko eta baliabideen erabilera eraginkorragoa egiteko ohiturak eskuratuko ditugu.
- Informazio-gida (pdf, 389 kB)
Ura bizia da
Uraren zikloa ezagtailerrautu ostean, eguneroko bizitzan urak duen garrantziaz jabetuko gara.
Ingurumena errespetatuko duen zentzuzko kontsumoa egiteko jarraibideak eskainiko dira.
- Informazio-gida (pdf, 824 kB)

Kontsumo arduratsua
Kontsumo arduratsua
Denok gaude planeta berean. Gure ekintzek mundu osoan dute eragina. Honako kontzeptu hauei buruz hausnartuko dugu: produkzio-prozesuak, ingurumen-inpaktua, merkataritza-bideak eta abar.
- Informazio-gida (pdf, 922 kB)
Azken aldaketako data: