Jardunaldi teoriko-praktikoak hezitzaileentzat
Hezitzaileek (irakasleak, guraso taldeak edota arlo desberdineko hezitzaile taldeak) kontsumo-arloko gaiak lantzeko jardunaldietan parte har dezakete, dohan. Jardunaldi hauen helburua da heziketa lana errazteko baliabideak eskaintzea.

Gaiak
Bideojokoak eta prebentzio neurriak Interneten erabileran
Teknologia berriak belaunaldi gazteen bizitzan errotuta daude. Baina… ba al dakigu nola erabiltzen dituzten? Erabilera zuhur, arduratsu eta autonomiadunari buruzko hezkuntza-zeregina errazteko jarraibideak eskaintzea da jardunaldi honen helburua.
- Informazio-gida (pdf, 148 kB).
Zertan gastatzen dute belaunaldi berriek?
Nola arrazionalizatu daiteke gazteenen diru-kontsumoa eta nola hezi arduran? Jardunaldi honetan jarraibide batzuk ezarriko ditugu, dirua/nerabezaroa binomioaren aurrean jarduten lagunduko digutenak.
- Informazio-gida (pdf, 177 kB).
Publizitatea eta kontsumoa
Jardunaldi honetan publizitatearen mundura hurbilduko gara, gazteengan duen eragina aztertuz, eta gazteek publizitate-tekniken aurrean jarrera kritikoa eta arduratsua izan dezaten bultzatzeko dezaten bultzatzeko jarraibideak emango zaizkie hezitzaileei.
- Informazio-gida (pdf, 123 kB).
Gizarte-sareak, telefonia eta komunikazioa
Gizarte-sareekiko beldurra kenduz. Arriskuak eta aukerak.
Gizarte-sareen erabilera geroz eta ohikoagoa da nerabeen eta gazteen artean, elkarrekin komunikatzeko, ondo pasatzeko, gauzak partekatzeko eta abar, baina horrelako plataformen bitartez partekatutako datuen segurtasun eta babes-mailak hainbat erreakzio sortzen dituzte gurasoen eta irakasleen artean nahiz, oro har, hezitzaileen artean.
Gizarte-sareak ezagutuz eta gazteenak horien erabilera arduratsuan heziz, arrisku horiek eta bi belaunaldien arteko urruntasun digitala murriztea lortuko dugu.
- Informazio-gida (pdf, 113 kB).
Erosketa arduratsua egiteko irizpideak: erosketa berdea Berria!
Erosketa-erabaki hartzean, kalitate-prezio erlazioa soilik kontuan hartzen duzu? Beste erosketa arduratsurako irizpide batzuk ere nabarmenak dira: ingurumenaren babesa, aurrezkia, hondar-murriztapena…
- Informazio-gida (pdf, 78 kB)
Parte-hartzaileen kopurua
Gutxienez, 9 lagun; gehienez, 50.
Iraupena
3 ordu.
Tokia
Kontsumobideko kontsumorako prestakuntza-zentroetan.
Izen-ematea
Harremanetan jarri behar duzu Bilbon, Donostian edo Gasteizen dagoen prestakuntza-zentroekin edo bete dezakezu online formularioa.
Azken aldaketako data: