6/2003 Legea, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena: Ekonomiako eta gizarteko interesak babesteko eskubidea
II. Titulua - Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak
II. Kapitulua - Ekonomiako eta gizarteko interesak babesteko eskubidea
II. Kapitulua - Ekonomiako eta gizarteko interesak babesteko eskubidea
9. artikulua. Edukia
Euskadiko administrazio publikoek, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsaren arloan dituzten eskumenen esparruan, behar diren ekintzak bultzatuko dituzte kontsumitzaileen eta erabiltzaileen legezko ekonomia eta gizarte interesen errespetua bermatzeko, eta interes horien aurka doazen jokaerak zuzentzeko eta eteteko; bereziki honako alderdi hauek bermatzen dituzten ekintzak bultzatuko dituzte:
- a) Egindako eragiketen faktura edo egiaztagiria ematea, hala dagokionean, behar bezala banakatuta.
- b) Eragiketa egin aurretik aurrekontua ematea; hor, balio-epea adierazi behar da nahitaez.
- c) Kontsumitzaileak edo erabiltzaileak ondasun bat ematen duenean egiaztatzeko, frogatzeko, konpontzeko edo beste edozein kontutarako, gordailua egin izanaren froga-agiria ematea; hor, gutxienez, honakoak jaso behar dira: gordailua egin duen pertsonaren edo erakundearen identifikazioa eta objektuarena, harrera-data eta gordailua egiteko arrazoia.
- d) Ondasun iraunkorrei dagokienez, berme-agiria eta erabilerako eta mantentze-lanetarako jarraibideen eskuliburuak ematea.
- e) Establezimendu guztietan erreklamazio-orriak edukitzea, eta, kontsumitzaileak edo erabiltzaileak eskatzen dituenean, orriok eskura uztea.
- f) Prezioak eta tarifak jendaurrean eta toki agirian ikusgai jartzea, eskaintzen diren produktuen, ondasunen eta zerbitzuen aldamenean.
- g) Etengabe egitekoak diren zerbitzu publikoen hornidura etetea debekatzea, kontsumitzaileak edo erabiltzaileak horren gaineko jakinarazpen fede-emailerik jaso ez badu ?jakinarazpen horretan, gainera, behar besteko epea eman behar zaio hornidura etetearen arrazoia zuzendu ahal izateko? eta, hala behar denean, aurretik behar diren administrazio-baimenak eta epailearen baimenak eman ez badira. Debeku horrek barnean hartzen ditu, bereziki, edateko uraren, elektrizitatearen, telefonoaren eta gasaren zerbitzuak; eta ez du zerikusirik matxurak, konpontze-lanak eta antzeko arazoak direla-eta egiten diren hornidura-eteteekin.
- h) Legez kontrako publizitatea debekatzea.
- i) Gehiegizko klausulak edo fede onaren aurka eta kontraprestazioen orekaren aurka doazen klausulak kontratazioko baldintza orokorretatik kentzea.
- j) Ordezko piezak egongo direla edo zerbitzu tekniko egokia bermatzen ez bada, hori egitea nahitaezkoa denean, produktu horiek merkaturatzea debekatzea.
- k) Bortxazko metodoak, metodo engainagarriak edo erasotzaileak eta bezeroak atzemateko metodoak kentzea, metodo horiek kontsumitzaileek eta erabiltzaileek duten hautatzeko askatasuna nola edo hala murrizten badute.
- l) Prezioan, pisuan edo neurrian zehaztasunik eza eragiten duten ekintzak debekatzea.
Legearen aurkibidea Araudira itzuli
Azken aldaketako data: