On-line bidezko erreklamazio bat nola egin
On-line bidezko erreklamazio bat aurkezteko, sinadura elektronikoa eduki behar duzu. Horrela, zure datuen segurtasuna bermatuko dugu eta honako abantaila hauek lortu ahal izango dituzu:
- Zure erreklamazioa edozein unetan aurkeztu, bulegoen ordutegiak kontuan hartu gabe.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun egiaztagiri guztiak erantsi.
- Jakinarazpen guztiak telematikoki jaso.
Sinadura elektronikoa eduki ezean, B@KQ txartela eska dezakezu Kontsumobideko bulegoetan, edo IZENPE ziurtagiria.
Edozein kasutan, arazoak badituzu, edo ezin baduzu B@KQ txartela eduki arte itxaron, eskaneatutako NANa duen erreklamazio bat aurkezteko aukera ere eskaintzen dizugu, baina ez ahaztu:
- Jaso ditzakezun jakinarazpenak posta bidez jasoko dituzula.
- Eskaneatutako zure NANa erantsi behar duzula.
Gure gomendioa da, ahal duzun guztietan, horrela aurkeztea Erreklamazioa sinadura digitalarekin.
Azken aldaketako data: