Kontsumobide Txiki-txokoa: 2021eko uda
KB Txiki-txokoa kontsumoarekin lotutako jardueretan parte hartzeko programa bat da. Ekainean eta uztailean udaleku irekietan dauden haurrentzat, egun batean egitekoa, eta bertan jolasa erabiltzen da heziketa-tresnatzat.
Hartzaileak
6 eta 12 urte bitarteko umeak, hain zuzen, ikastetxeek, aisialdi-taldeek, udalek eta bestelako taldeek antolatutako udaleku irekietan parte hartzen ari direnentzat.
Gaiak
Ardatza detektibe agentzia bati laguntza ematea izanik, hiru gai landuko dira:
- Argiak, kamera eta akzioa. Iragar zaitez!.
- Etiketatu zure errezeta.
- Erosketa-safaria.
Parte-hartzaileen kopurua
Burbuila talde 1 eguneko (gehienez 24 parte-hartzaile).
Iraupena eta banaketa
Ekainean eta uztailean, astelehenetik ostiralera. 3 orduz jarraian, goizez (45 minutuko 3 tailer eta, haien artean, 15 minutuko atsedenaldia).
Tokia
Izen-ematea
Kontsumoko Prestakuntza-Zentrora deituz, 945 016 600 telefono-zenbakira.
Informazio-gida
- 'Kontsumobide Txiki-txokoa. 2021eko uda' gida. (pdf, 1,12 MB)
Azken aldaketako data: