Kontsumobide

Kontsumoko Arbitraje Sistema

Kontsumoko Arbitraje Sistema kontsumoaren alorreko auziak epaitegietara jo gabe ebazteko sistema da, auziak azkar eta modu eraginkorrean konpontzeko. Arbitrajeari atxikitzea berme- eta kalitate-plusa da enpresentzat, kontsumitzaileen aurrean erakustekoa, eta enpresaburuek kontsumitzaileen eskubideen defentsarekin eta kontsumo arduratsuarekin duten konpromisoaren adierazgarri. 

Kontsumoko arbitrajeari atxikitzea enpresa.

Auzi luzeak eta garestiak saihesteaz gain, atxikitzeak baditu enpresentzat beste abantaila hauek ere:

  • Enpresen produktu eta zerbitzuei kalitate-elementu gehigarria ematen die.

  • Kontsumitzaileei berme-plusa ematen die erosketetan.

  • Bezeroen konfiantza indartu egiten da.

  • Prestigioa irabazten dute eta kontsumitzaileek gogoko dituzte.

  • Arbitrajeari atxikitako enpresen erroldan daude eta erraz identifika daitezke Kontsumobide-Euskal Kontsumoko Euskal Institutuaren webgunean.

  • Arbitraje-zerbitzua sar dezakete euren publizitatean.

  • Atxikita daudela egiaztatzen duen bereizgarri ofiziala erakusten dute.

  • Enpresen lehiakortasuna areagotzen du.

Bi modu daude enpresak arbitrajeari atxikitzeko:

  1. Onartzea, kasu jakin bakoitzean, kontsumitzaile batek eskatutako arbitrajea, arbitrajea onarpen-inprimakia bete eta erreklamazioari erantzun ondoren (pdf, 2,9 MB).

  2. Atxikitzea Kontsumoko Arbitraje Sistemari, Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikitzeko konpromisoaren inprimakia bete ondoren (pdf, 115 kB).

Atxikitzeko konpromisoa sinatuz gero, borondatez eta aurretik onartzen da Kontsumoko Arbitraje Sistemaren bitartez ebaztea kontsumitzaileekin sor daitezkeen gatazka guztiak.

Logotipo de 'establecimiento adherido'

Hona hemen arbitraje-prozeduraren faseak:

  1. Jakinarazpena: Kontsumoko arbitraje-batzordeak kontsumitzaile batek aurkeztutako arbitraje-eskaera jakinaraziko dio enpresa erreklamatuari.

  2. Bitartekaritza: Kontsumoko arbitraje-batzordea auzitan dauden aldeak akordio batera irits daitezela saiatuko da, arbitraje-organoek esku hartu beharrik izan gabe.

  3. Arbitraje-hitzarmena: Hitzarmen honen bitartez, enpresak eta kontsumitzaileak arbitraje-sistemaren mende jartzea adosten dute. Enpresa jada atxikita badago, hitzarmena automatikoa da; ez badago atxikita, 15 egun ditu onartzeko.

  4. Aldeen entzunaldia: Auzitan dauden aldei entzunaldia emango zaie, alegazioak eta asmoak adieraz ditzaten.

  5. Frogak: Arbitraje-elkargoak, egoki iritziz gero, aditu-probak gauzatzea erabakiko du, inplikatutako aldeei inolako kosturik eragin gabe. Aldeek ere frogak gauzatzea eskatu ahal izango dute, eta eskatzen duen aldeak ordainduko ditu.

  6. Arbitraje-laudoa: Kontsumitzailearen eta enpresaren arteko auziaren gainean arbitraje-organoek hartutako erabakia da. Nahitaez bete beharrekoa, eta epai judizial baten parekoa da.

Distintivo digital

Oso erraz ezagutu daitezke Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikitako enpresak: denek daukate establezimenduan edo publizitatean kontsumoko arbitrajeari atxikita egotearen bereizgarri ofiziala. Logoa bi gezi zuriz eta sinbolo ireki batez dago osatua, hau ere zuriz, hondo laranjaren gainean, eta kontsumoko arbitrajean parte hartzen duten hiru aldeen bat-egitea irudikatzen du: kontsumitzaileak, enpresak eta Administrazioa.

Euskadin, gaur egun, 16.000 enpresatik gora daude atxikita sistemara.

  • Bilatu atxikitako enpresak.

  • Atxikitzeko inprimakia.

  • Atxikitako enpresaren bereizgarria.

  • Informazio-materiala.