Prezioak

Produktuen eta zerbitzuen prezioak saltzaileek edo zerbitzu-emaileek berek ezartzen dituzte nahi bezala. Hala ere, Estatuak berak jartzen ditu salmentarako prezioak kasu batzuetan: premiazko produktuak, lehengai estrategikoak edo administrazioaren esleipenaren bidez salerosten diren produktuak.

Enpresak derrigortuta daude beren produktu eta zerbitzuen prezioak publikoari erakusteko.  Produktuaren ondoan eta argi erakutsi behar dira prezioak, erosleak inori galdetu beharrik ez izateko moduan.  Erakusleihoetan erakusten diren artikuluen prezioak dendaren kanpotik ikusten direla jarri behar dira. 

Produktuak handizka saltzen badira, prezioa neurri-unitatetan adierazi behar da.  Handizka baina kopuru edo bolumen jakinetan saltzen diren produktuen kasuan, honakoa adierazi behar da: prezioa, ohiko neurriaren unitatetan; produktua zenbateko neurrian datorren, eta ateratzen den prezioa.

Adierazten den prezioak eskuratu nahi den produktu edo zerbitzu osoa erosteko salneurria adierazi behar du (zerga eta guzti). Halatsu, enpresak argi utzi behar du zein ordainketa mota onartzen dituen, eta produktua itzultzen uzten duen ala ez eta nola.

 

 

Hona hemen zein kasutan prezioek baldintza ezberdinak dituzten:

  • Prezioak bistan jarri beharrik ez

Araudiak aginduta, kasu batzuetan prezioak agerian jarri beharrik ez dago edo baldintza berezietan jarri beharra dago, segurtasunagatik, homogenotasunagatik, edo produktuaren izaeragatik. 224/1983 Dekretuak arautzen du zein salgaitan salbuetsi daitekeen erakusleihoetan prezioa jarri beharra:

  1. Bitxiak
  2. Larru-hilezko gaiak
  3. Orokorrean, tamainagatik erakusleihoan jar daitekeen edozein salgai, baldin  600 euro baino garestiago bada.
  • Prezio merkeagoak kolektibo jakinentzat

Zenbait produktu merkeago saltzen zaizkie kolektibo batzuei. Horretarako diru-laguntzak jasotzen dituzten dendek ezin dute produktu hori gainerako erosleei saldu, ez badira prezio berezien onuradun.

  • Prezioa merkeagotu izana bistan jarri

Prezioa merkeagotuta daukaten salgaiek, adibidez, beherapenetakoek edo likidazioetakoek, argi erakutsi behar dute hasierako prezioa, merkealdikoaren ondoan. Jakina, lehenengoz saltzen jarri diren produktuetan ez da aplikatzen hau.

 

  • Eskatu produktuen prezioak bistan ikus daitezkeela, gure eskubidea da.
  • Produktu bat edo zerbitzu bat aukeratu aurretik, konparatu denda batzuek eta besteek zer prezio duten, gehien komeni dena erosteko.
  • Faktura edo erosketa-tiketa gorde, erosketaren datuak ez galtzeko eta aukera izateko erositakoa atzera itzultzeko, horretarako eskubidea baitaukagu. Halere, argi eduki fakturek ez dutela ordain-agiria bezala balio beti, produktuaren salmenta prezioa ordaindu izana egiaztatu behar baita. Fakturan enpresa saltzailearen izana eta egoitza adierazi behar dira, bai eta enpresaren IFZ edo IFK, zer produktu den, zer prezio duen, produktua noiz eskuratu zen eta nola ordaindu zen.
  • Produktu bat baino gehiago erosiz gero, eskatu fakturan banakatuta agertzea artikulu bakoitzaren deskribapena eta prezioa.

Azken aldaketako data: