Kontsumorako prestakuntza ikastetxeetan
Aldi baterako etenda dago!
Kontsumorako prestakuntza-eskaintza antolatzerakoan, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak arreta berezia ematen die ikastetxeei. Hori dela-eta, institutuak berariazko programa bat sortu du.
Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeei Kontsumobidek eskaintzen dien prestakuntza-programa ibiltaria da. Horren bidez, kontsumoari buruzko hainbat gai jorratzen dira, praktikan eta talde-lanean oinarritutako metodologia aktibo, ludiko eta parte-hartzaileaz baliatuz.
Helburu nagusia kontsumo-arloko prestakuntzan eta hezkuntzan laguntza eskaintzea da; beti ere, txiki-txikitatik, kontsumitzaile eta erabiltzaile kontziente, kritiko eta arduratsuak prestatzeko, eskola-komunitate osoarekin (ikasleak, irakasleak eta gurasoak) lan globala eginez.
Programa horretaz gain, irakasleek eta gurasoek Kontsumobideko kontsumorako prestakuntza-zentroetan antolatutako ekintzetan ere parte har dezakete.

Hartzaileak
Programa Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko ikastetxeen pertsona-talde hauei dago zuzenduta:
- Ikasleak
- Lehen Hezkuntza: 18 tailer.
- DBHko 1. zikloa: 18 tailer.
- Ikasleen gurasoak
- Tailer praktikoak (7).
- Irakasleak
- Kontsumo-arloko orientabide pedagogikorako zerbitzua.
Iraupena
Ordu eta erdiko iraupena duten tailerrak.
Betebeharrak
- Irakasleen inplikazioa eta ikasleekin egingo diren tailerretan parte hartzea.
- Hiru gela eskuragarri edukitzea (gela berberak izango dira prestakuntza irauten duen bitartean), bai eta beharrezkoak diren baliabideak ere: Internet, proiektorea, ordenagailuak, arbela digitala, etab.
- Ikasle talde bakoitzeko tailerren eskaera egitea: gutxienez 2 tailer; gehienez, 3.
- Gutxienez tailer edo hitzaldi baten eskaera egitea gurasoentzat.
- Koordinazio lanak eta klaustroaren eta programa-arduradunaren artean bitartekaritza-lanak egingo dituen pertsona bat.
- Eskola Kontseiluaren edo gurasoen elkartearen konpromisoa haiek gurasoentzat aukeratutako tailerraren deialdia egiteko.
Tokia eta datak
Eskabidea egin duen ikastetxean, 2019-2020 ikasturtean zehar.
Eskabidea aurkezteko epea
2019ko urriaren 31ra arte.
Izen-ematea
Bete ezazu ikastetxeetan prestakuntza jasotzeko eskabide-orria.
Eskaintza mugatua denez, lehentasun-irizpideak ezarri dira aurkeztutako eskaerei erantzuteko:
- Ikastetxean kontsumo-arloko gaiei buruzko proiektu propioak izatea.
- Zenbait taldetarako jarduerak eskatu izana. Lehentasuna emango zaie prestakuntza etapako talde guztietarako eskatzen duten zentroei.
- Eskaeren iriste-ordena.
Harremanetarako telefonoak: 945 06 21 48 eta 945 06 21 47.
Aldizkaria
'Kontsumorako prestakuntza ikastetxeetan' aldizkaria
Azken aldaketako data: