Kontsumobideko kontsumorako prestakuntza-zentroak
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Bilbon, Donostian eta Gasteizen dauzkan prestakuntza-zentroen bitartez ematen du .
Hartzaileak
- DBHko 2. zikloko (3. eta 4. mailak), Batxilergoko, Oinarrizko eta Berariazko Lanbide Heziketako, HHEko ikasleak.
- Hezitzaileak.
- Gurasoak.
- 14 urtetik gorako pertsona-taldeak:
- Elkarte soziokulturalak, familienak, etxekoandreenak, gazteenak, auzokoenak, gremioenak, kontsumitzaileenak, gizartean edo lan-munduan sartzen laguntzekoak (desberdintasuna, immigrazioa, gaixotasunak, desgaitasunak ...).
- Erakundeak: akademiak, unibertsitateak, erakunde publikoak...
- Beste talde batzuk.
- Adinekoak.
- Kontsumo-arloko profesionalak eta ekonomia-eragileak.
Zerbitzuak
Prestakuntza-jarduera sorta zabala eskaintzen dute kontsumorako prestakuntza-zentroek, Kontsumobideko Plangintza, Azterketa, Informazio eta Prestakuntzarako Unitateak kudeatzen dituenek.
Zentroek honako zerbitzu hauek ere ematen dituzte:
- Aholkularitza: Hezitzaileentzako banakako arreta, prestakuntza-ekintzak talde bakoitzaren beharrizanetara egokitzeari buruz.
- Infoteka: Kontsumitzaileek kontsumoarekin loturiko alderdiei buruzko material informatikoa kontsultatzeko gune librea.
- Mediateka: Kontsulta eta mailegurako gunea: argitalpenak, material didaktikoak.
Beren lana aurrera eramateko, giza baliabide eta bitarteko material ugari dituzte. Horien artean, oso garrantzitsuak dira Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) eskaintzen dituzten aukerak.
Harremanetarako
- Bilboko Kontsumorako Prestakuntza-Zentroa
- Donostiako Kontsumorako Prestakuntza-Zentroa
- Gasteizko Kontsumorako Prestakuntza-Zentroa
Informazio gehiago
Azken aldaketako data: