Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. zikloko gurasoentzako tailer praktikoak ikastetxeetan
Kontsumorako prestakuntza ikastetxeetan programaren barruan, Kontsumobidek ikasleen gurasoentzako tailerrak ere eskaintzen ditu. Horien helburua da seme-alabekin gurasoei kontsumo arduratsurako jarraibideak sortzen laguntzea.
Hartzaileak
Kontsumorako prestakuntza ikastetxeetan programan parte hartzen duten Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. zikloko ikastetxeetako ikasleen gurasoak.
Edukia eta iraupena
7 tailer praktiko, ordu eta erdiko iraupena dutenak. Aukeren artean ikastetxeak bat hautatuko du eta horren berri emango die familiei:
- Elikadura ere bada hezkuntza (pdf, 369 kB).
- Publizitatea: babesik onena heztea (pdf, 787 kB).
- Bideojokoak. Ba al dakigu zer dagoen jokoan? (pdf, 339 kB).
- Adingabeak eta Internet (pdf, 240 kB).
- Adingabeak eta telefono mugikorrak (pdf, 299 kB).
- Jostailu egokia aukeratzea (pdf, 294 kB).
- Familientzako tailerra: Etxeko ekonomia (pdf, 323 kB).
Parte-hartzaileen kopurua
Gutxienez, 10 lagun; gehienez, 25.
Tokia
Eskabidea egin duen ikastetxean.
Izen-ematea
Bete dezakezu online formularioa:
Azken aldaketako data: