Lehen Hezkuntzarako tailerrak ikastetxeetan
Lehen Hezkuntzarako tailerrak ikastetxeetan zortzi arlotan sailkatzen dira:
- Eskubideak eta betebeharrak
- Elikadura
- Kontsumo iraunkorra
- Aisia, jolasak eta jostailuak
- Publizitatea
- Segurtasuna
- Erosketak: irizpideak eta etiketak
- Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT)
Kontsulta dezakezu dosier pedagogikoa (pdf, 221 kB).
Kontsumitzen ikasiko dut
- Helburua: Kontsumitzaileen betebeharrak gauzatzeko eta kontsumitzaile gisa ditugun eskubideak errespetarazteko beharrezkoak diren gaitasunak geureganatzea.
- Garapena: Erosketa baten itxura egiten duen rol-jokoa, erosketa modu arduratsuan egiteko beharrezkoak diren urrats guztiak eginez.
- Tailerraren informazioa (pdf, 128 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 698 kB)
- Ingelesezko laguntza-materiala, klasean gaia lantzen jarraitzeko, behin tailerra bukatuta: irakasleentzako guida (pdf, 725 kB) eta ikasleentzako jarduerak (notebook, 118 MB).
- Elikaduraren arloko tailerren informazio-gida (pdf, 955 kB)
Elikagaien ekoizpena
- Helburua: Produktu jangarri baten fabrikazio-prozesuko urratsen berri izatea, lehengaietatik hasi eta produktua kontsumitzailearengana iristen den arte.
- Garapena: Elikadura-produktu bat (jogurta, ogia edo madalenak) prestatzea eta etiketatzea.
- Tailerraren informazioa (pdf, 117 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 1,25 MB)
Supermerkatua eta erosketa
- Helburua: Elikagai-produktuen erosketa arduratsua egiteko beharrezkoak diren gaitasunak geureganatzea.
- Garapena: Menu orekatu bat egiteko erosketa-zerrenda lantzea, erosketa egitea, egindako erosketa aztertzea eta erreklamazio bat egiten ikastea.
- Baldintza: 3 talde gutxienez
- Tailerraren informazioa (pdf, 99 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 595 kB)
Fruta eta barazkiak. Ingelesez ere bai!
- Helburua: Haurrek eta gazteek fruta eta barzki gehiago kontsumitu dezatela sustatzea gaixotasunak prebenituko dituzten eta osasuna hobetuko duten ohitura osasuntsuak sortzeko.
- Garapena: Fruta eta barazkien ezaugarriez eta dieta orekatu batean duten garrantziaz jabetzeko joko eta dinamikak. Garaiko fruten dastatzea.
- Tailerraren informazioa (pdf, 122 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 1,01 MB)
- Laguntza materiala ingeleses (pdf, 1, 57 MB)
- Sasoiko fruten eta barazkien gurpila (pdf, 9 MB)
Litxarreriak
- Helburua: Ikasleengan gozokiak eta aperitiboak modu arduratsuan kontsumitzeko jarraibideak sustatzea, osasuna kaltetzea saihesteko modu gisa.
- Garapena: Gozokien ezaugarriez eta osaeraz eta horrelakoak gehiegi jatearen arriskuez jabetzeko jokoak, dinamikak eta esperimentuak. Gozoki osasungarriago bat prestatzea fruta-zukua, azukrea eta lodigarri naturalarekin.
- Tailerraren informazioa (pdf, 122 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 1,01 MB)
- Kontsumo iraunkorraren arloko tailerren informazio-gida (pdf, 1,09 MB)
Ontziak eta euren berrerabilera
- Helburua: Ontziak murrizteak, berrerabiltzeak eta birziklatzeak ingurumenerako dituen abantailen berri izatea eta norbera horretaz jabetzea.
- Garapena: Ontzien ezaugarriez eta lehengaiez jabetzeko joko eta dinamikak. Ontzien erabilera murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatu aurretik behar bezala bereizteko moduak ezagutzeko jokoak. Ikasleek eramandako ontzi erabiliekin objektu erabilgarri bat egitea.
- Tailerraren informazioa (pdf, 100 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 861 kB)
Produktu baten bizi-zikloa. Ingelesez ere bai!
- Helburua: Manufakturako produktuak egitean zer urrats bete behar diren ezagutzea, horrek ekonomian eta ingurumenean (naturako baliabideak agortzea, kutsadura…) dakarren kostua aintzat hartuta.
- Garapena: Normalean erabiltzen diren zenbait produkturen bizi-zikloa ezagutzeko jokoak. Ekintza bat aukeran: paper birziklatua egitea egunkari erabiliekin , edo, aire-freskagarri egitea, adibidez, gatza eta landare usaintsuak erabiliz.
- Tailerraren informazioa (pdf, 117 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 865 kB)
- Laguntza materiala ingeleses (pdf, 1, 14 MB)
Ura: nola kontsumitu eta aurreztu
- Helburua: Ura ondasun baliotsua dela aintzat hartuta, erabilera arduratsua egiteko beharrezkoak diren gaitasunak bereganatzea.
- Garapena: Ikus-materialaren bidez uraren zikloa eta planetako ur-baliabideak erreproduzitzea. Jokoak: “etxean ura aurreztea” eta “txorrota irekitzea eta ixtea”.
- Tailerraren informazioa (pdf, 102 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 728 kB)
Energia
- Helburua: Energia zer den ulertzea, energia-iturrien berri izatea, eta energiaren erabilera iraunkorraren beharraz kontzientzia hartzea.
- Garapena: Energia-iturrien berri izateko eta energia-iturriak sailkatzeko (berriztagarriak diren ala ez kontuan hartuta) dinamikak, jokoak eta esperimentuak. Energia modu arduratsuan erabiltzen jakiteko jokoa. 3. zikloan tailer hau formatu digitalean egingo da eta horretarako 2.0 gela bat beharko da.
- Tailerraren informazioa (pdf, 114 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 883 kB)
Garraiobideak
- Helburua: Garraio publikoa erabiltzeak garraio pribatua erabiltzearekiko eta garraio kolektiboa erabiltzeak banakakoa erabiltzearekiko dituzten abantailen berri izatea, mugikortasun-modu iraunkorrenak zein diren jakitea eta zerbitzu horien erabiltzaile gisa dituzten betebeharren eta eskubideen berri izatea.
- Garapena: Garraiobideen ezaugarrien berri izateko eta erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak barneratzeko joko eta dinamikak. 3. zikloan tailer hau formatu digitalean egingo da eta horretarako 2.0 gela bat beharko da.
- Tailerraren informazioa (pdf, 116 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 719 kB)
Jolasa eta jostailuak
- Helburua: Jokoak eta jostailuak aukeratzeko garaian publizitateak eskaintzen dituen irizpideez gain irizpide berriak eskuratzea, jostailu “handien” beharrik gabe ongi pasatzen ikasteko.
- Garapena: Zikloaren araberako hainbat joko eta dinamika (puzzleak, ipuinak, jostailu gabeko jokoak eta abar). Jostailu baten etiketa aztertzea eta ikasleek joko bat sortzea (antzara-jokoa, twisterra edo mikadoa) material xumearekin.
- Tailerraren informazioa (pdf, 120 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 903 kB)
Bideo-jokoak
- Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleentzat.
- Helburua: Bideo-jokoen aukeraketa eta erabilera arduratsuak nahiz kritikoa egiteko gaitasunak bereganatzea.
- Garapena: Solasaldia ikasleekin: nolako bideo-jokoak erabiltzen ditugu? Bideo-jokoen etiketak aztertzea, jolasteko arauak lantzea eta bideo-jokoek transmititzen dituzten balioak aztertzea.
- Tailerraren informazioa (pdf, 126 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 803 kB)
- Publizitatearen arloko tailerren informazio-gida (pdf, 502 kB)
Publizitatearen analisia
- Helburua: Publizitate-iragarkiak aztertzen ikastea, eta hala, haien eraginpean ez egoteko defentsa-mekanismoak eskuratzea, eta ondorioz, produktu edo zerbitzu bat erosteko garaian erabaki kritiko eta zentzudunak hartzea.
- Garapena: Publizitatearen tekniken berri izateko joko eta dinamikak eta publizitate-iragarkiak aztertzea. 3. zikloan tailer hau formatu digitalean egingo da eta horretarako 2.0 gela bat beharko da. Ikus-entzunezko programa baten bidez ikasleek iragarki bat landuko dute.
- Tailerraren informazioa (pdf, 122 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 556 kB)
- Segurtasunaren arloko tailerren informazio-gida (pdf, 617 kB)
Arriskuak saihestu
- Helburua: Produktuak modu arduratsuan aukeratzeko eta produktuak erabiltzeko garaian autozainketa-neurriak hartzeko gaitasunak eskuratzea.
- Garapena: Ohikoenak diren ohartarazpen-seinale eta ohartarazpen–sinboloak identifikatzea, produktuak aztertzea eta produktuen erabilera egokiaz jabetzeko jokoa.
- Tailerraren informazioa (pdf, 101 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 1,35 MB)
Elikagaiak: etiketak eta osarea
- Helburua: Elikagai-etiketak irakurtzeko ohitura hartzea eta etiketetako informazioa elikagaiak modu arduratsuan aukeratzeko erabiltzea.
- Garapena: Jokoak, itsuka dastatzeko dinamikak eta elikagaien konparazio-azterketak. 3. zikloan tailer hau formatu digitalean egingo da eta horretarako 2.0 gela bat beharko da.
- Tailerraren informazioa (pdf, 119 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 788 kB)
Badakizu zer janzten duzun? Etiketak esaten dizu
- Helburua: Arropa modu kritiko eta kontzientean aukeratzen ikastea irizpide logikoetan oinarrituz, esaterako, ehun mota, etiketako informazioa, dagokion urte-sasoira egokitzea, norberaren premiak eta abar kontuan hartuta.
- Garapena: Hasierako Ehunen jatorria eta ezaugarrien, arropen etiketen eta arropetan agertzen diren sinboloen berri izateko jokoak eta dinamikak. Gure arropa erosteko eta erabiltzeko irizpideak aztertzeko dinamikak.
- Tailerraren informazioa (pdf, 117 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 634 kB)
Etxeko ekonomia jokoan
- Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleentzat.
- Helburua: Familia batek hilabetean zer gastu dituen jakitea, eta diruaren kudeaketa egokiaren garrantziaz jabetzea.
- Garapena: Rol-joko bat egingo da; joko horretan ikasleek talde txikitan banatuta familia birtual baten rola egingo dute eta frogak eta galderak gainditu beharko dituzte hilabete-amaierara iristeko.
- Tailerraren informazioa (pdf, 100 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 684 kB)
Telefono mugikorra eta Internet
- Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleentzat.
- Helburua: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, batez ere, Internet eta telefono mugikorra modu seguru eta arduratsuan erabiltzen ikastea.
- Garapena: Tailer hau lehen hezkuntzako 3. zikloari soilik zuzenduta dago. Ikasleen netbookak erabiliz gauzatzen da. Hainbat dinamikaren bidez gako segurua sortzeko, gizarte-sareetako pribatutasuna konfiguratzeko eta telefono mugikorra modu seguruan erabiltzeko modua ikasiko dute.
- Tailerraren informazioa (pdf, 103 kB)
- Laguntza-materiala (pdf, 319 kB)
Azken aldaketako data: