Maskara higienikoen etiketak eta dokumentazioa kontrolatzeko kanpainaren emaitzak
Justifikazioa eta helburua
COVID-19a, maskarak erabiltzeko derrigortasuna eta maskarak saltzen dituzten establezimenduen ugaritzea kontuan hartuta, bistan geratu da beharrezkoa dela kontrolatzea ea produktuaren etiketa bat datorren indarrean dagoen araudiarekin.
Kanpaina informatiboa izan da, eta honako hau izan du helburu: kontrolatzea ea aplikatu beharreko araudiaren araberakoak izan diren bai maskara higienikoen etiketak, bai, hala badagokio, horien dokumentazioa.
Kanpainaren nondik norakoak
40 establezimendu ikuskatu dira: 10 Araban, 15 Bizkaian eta 15 Gipuzkoan.
Ikuskapen-prozedurari hasiera emateko, aurrez aurreko kontrola egin da maskarak merkaturatzen dituzten establezimenduetan. Establezimendu horiek ausaz hautatu dira. Azterketa horretan, maskaren etiketa egiaztatu da.
Bigarren urratsa, dokumentazioa ikuskatzea izan da. Maskarek UNE 0064-1, UNE 0064-2 edo UNE 0065[1] arauak aipatu badituzte edo maskaren propietate jakin batzuk aitortu badituzte, informazio horiek babesteko agiri teknikoak edo saiakuntza-txostenak eskatu dira. Iragazketaren eta/edo arnasgarritasunaren eraginkortasun-balioei buruzko dokumentazioa ere aztertu da, betiere balio horiek maskararen etiketan agertu badira.
Gauzatze-epea
Kanpaina 2020ko uztailaren eta azaroaren artean egin da.
Emaitzak
Guztira egindako 40 ikuskapenetatik 29 (% 72,5) arau-hauste detektatu dira. Ohikoena etiketen gaineko arau-haustea izan da; bereziki, erabilera jarraiturako gomendatutako aldia ez zehaztea (% 44,7).
Kasuen % 18,48an ez da adierazi maskara erabilera bakarrekoa edo berrerabilgarria den, eta maskara berrerabilgarrien kasuan ez da adierazi gehieneko garbiketa-kopurua, ez eta garbiketa- eta higienizazio-metodoa ere aldien % 16,7an.
Beste arau-hauste batzuk:
- Ez da fabrikazio-lotea adierazi, prestatzeko prozesua serie identifikagarrietan egin denean (% 29,2).
- Ez da honako oharra ageri: “Produktu hau ez da norbera babesteko ekipamendu bat, ezta osasun-produktu bat ere” (% 28,9)
- Ez da osaera ageri (% 25,8)
- Ez dira maskaren ardura duen enpresaren datuak ageri: izena, sozietatea eta helbidea (% 17,5)
- UNE 0064-2 (haurren maskarak) betetzen duten maskaretan, ez da neurria ageri (% 13,0)
- Ez dauka erabilera-jarraibiderik maskarak jartzeko, erabiltzeko, mantentzeko, manipulatzeko eta ezabatzeko modua azaltzen duenik (% 10,5)
Eskatutako dokumentazioari dagokionez, arau-hauste ohikoena beharrezko dokumentazioa jaso ez izana izan da (% 13,6).
Arau-hauste larrienetan, maskarak ibilgetu dira. Gainerako egoeretan, establezimenduari akatsak konpontzeko eskatu zaio, baldin eta kasuan kasuko establezimendua Euskadin egon bada. Establezimendu horiek Euskaditik egon direnean, agintari autonomiko iraunkorrei jakinarazi zaie.
Ondorioak
Kanpaina laster errepikatzea gomendatzen da.
Gainera, 2021. urtean, maskara higienikoak arautzeko agindu berri bat argitaratuko dela aurreikusten da, eta, beraz, kontrol-kanpaina berria argitalpen hori kontuan hartuta planifikatu beharko da.
[1] UNE 0064-1: Helduentzako maskara ez-berrerabilgarria, UNE 0064-2: Haurrentzako maskara ez-berrerabilgarria, UNE 0065: Haur eta helduentzako maskara berrerabilgarria
Azken aldaketako data: