Kontsumobide

Kontsumobide Aholkuak

Nola egin erreklamazioa kontsumo-gatazka batengatik EBko herrialde batean?

Espainiako lurraldetik kanpo eta Europar Batasuneko estatu batean (baita Norvegian eta Islandian ere) sortutako gatazken ondoriozko kontsumo-erreklamazioen kasuan, Espainiako Kontsumitzailearen Europako Zentroa (CEC España) da bide egokia. Europar Batasunak eta Kontsumo Ministerioak kofinantzatutako proiektua da.

ECC-Net (European Consumer Centre-Network) sarearen parte da, eta zentro horietako bakoitzak informazioa, laguntza eta aholkularitza (doakoa eta pertsonalizatua) eskaintzen die ECC-Net sareko beste herrialde batean egindako transakzioekin arazoak dituzten kontsumitzaile nazionalei. Helburua da kontsumitzaile gisa herritarrek dituzten eskubideak ezagutarazten laguntzea eta merkatu bakarrak eskaintzen dituen abantaila guztiez gozatu ahal izatea.

Erreklamazioak kudeatzea. 

EBren barruko estatu arteko erreklamazioak badira, Kontsumitzailearen Europako Zentroan aurkeztu behar dira erreklamazio horiek. Zentro hori da mugaz gaindiko kontsumoari buruzko erreklamazioak izapidetzen dituen erakundea,  eta Espainian bizi diren eta egoitza soziala EBko beste estatu kide batean, Islandian edo Norvegian duten kontsumitzaileek erakunde horretara joko dute enpresa baten kontra erreklamazioa egin nahi badute. Era berean, beste herrialde batzuetako Kontsumitzaileen Europako Zentroei ere laguntzen die, Espainian egoitza soziala duten enpresen aurkako erreklamazioak kudeatzen.

Espainiako Kontsumitzailearen Europako Zentroak honetan lagundu zaitzake:

  • Enpresari aldez aurretik idatziz erreklamatu badiozu.
  • Bide judiziala erabili ez baduzu.
  • Iruzurra ez bada edo kalte-galeren ondoriozko erreklamazioa.

Argi izan behar da Kontsumitzailearen Europako Zentroek ez dutela honetan esku hartzen:

  • Iruzurra denean edo kalte-galeren ondoriozko erreklamazioa.
  • Bide judizialetik ekintzaren bat hasi bada.
  • Enpresak berariaz uko egiten badio ECC-Net sarearekin lankidetzan aritzeari.
  • Ezin bada enpresa identifikatu.
  • Inbertsio-produktu jakin batzuetan, hala nola dibisetan eta aukera bitarretan.

Adiskidetasunezko bide hori emaitza gabe agortuta, Auzien Ebazpen Alternatiborako beste bide batzuei buruzko orientazioa ematen diete kontsumitzaileei, eta, batzuetan, bide judizialari buruzkoa ere bai, hala nola munta txikiko Europako prozesuari buruzkoa.

Kontsumitzailearen Europako Zentroan erreklamatzea

Posta-helbidea: Príncipe de Vergara kalea 54, 28006. Madril.

Helbide elektronikoa: cec@consumo.gob.es 

Telefonoa: +34 91 822 45 55.

Arreta-ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09: 00etatik 14: 00etara.

Kontsumitzailearen Europako Zentroari buruzko informazio gehiago

Azken aldaketako data: