Kontsumobide

Ondasunen salerosketa-kontratuak suntsiaraztea

Alarma-egoeran hartutako neurrien ondorioz ondasunen salerosketa-kontratu bat betetzea ezinezkoa bada, kontsumitzaileak kontratua zigorrik gabe suntsiarazteko eskubidea izango du, kontratua gauzatzea ezinezkoa denetik alarma-egoera eta haren luzapenak amaitu eta 14 egun naturalera arte. 

Saltzaileak produktua entregatzeko beste aukera bat eskaini ahal izango du (entregatzeko beste data bat, bonu edo ordezko bale bat, etab.). Kontsumitzaileak kontratua ezerezteko eskaera egiten duenetik 60 egun naturaleko gehieneko epean ez badu proposatutako aukera onartzen, ordainketa egin zen modu berean itzuli beharko dira ordaindutako zenbatekoak. Hala ere, itzulketak eragindako gastuak deskontatu ahal izango ditu enpresak. Gastu horiek behar bezala banakatuta egon beharko dute, eta inola ere ez dira erabiltzailearentzat penalizatuko.

Azken aldaketako data: