Consumópolis17. 'Sakatu atsegin dut kontsumo zirkularrari'
Consumópolis kontsumo arduratsuari buruzko eskola-lehiaketa bat da. Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei dago zuzenduta.
Ikastetxeek kontsumo-arloko hezkuntzarekin loturiko jardueretan parte har dezaten sustatzea da helburua, irakasle eta ikasleen lanaren bitartez. Bereziki, kontsumo arduratsuaren alorreko hainbat alderdiri buruz gogoeta egitea, nor bere buruaren jabe, era kritikoan eta elkartasunaz.
Kontsumobidek 2021/2022 ikasturtean azken bere antolaketan parte hartzen du.
Deialdia
Lehiaketaren deialdia urtero egiten du Kontsumo Ministerioak, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren eta gainerako autonomia-erkidegoen laguntzaz.
-
Consumópolis17 (2021-2022 ikasturtea) deialdiaren gaia: 'Sakatu atsegin dut kontsumo zirkularrari'
5 ikasleko taldeek hartuko dute parte, ikastetxeko irakasle batek koordinatuta.
Parte hartzeko hiru maila daude:
- Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleak.
- Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak.
- Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak.
Faseak
Lehiaketak bi fase ditu:
- Fase autonomikoa, Kontsumobidek antolatutakoa. Fase horrek bi atal ditu:
- Consumópolis hiriko ibilbidea. Ibilbidean zehar froga ludikoak eta pedagogikoak daude. Ibilbide horretarako sarrera: www.consumopolis.es.
- Estatu-mailako fasea. Fase horretan autonomia-erkidego guztietako irabazleek hartzen dute parte.
Datak
-
Izena ematea: 2021eko azaroaren 8tik 2021eko martxoaren 7ra bitartean.
-
Consumópolis hiriko ibilbidea: 2021eko azaroaren 8tik 2022ko martxoaren 7ra bitartean.
-
Fase autonomikoa bukatu ondoren, sarietan parte hartzeko eskaera aurkeztu behar da (sari autonomikorako eta estatu-mailakorako). Euskadin, 2022ko maiatzaren 31ra aurkeztu behar da eskaera hori Kontsumobiden.
Euskal erkidegoko fasearen sariak
Kontsumobidek opari bana emango die talde irabazleen kideei; baita diploma bana parte hartu duten talde guztietakoei, deialdiaren baldintzak bete izan badituzte, noski.
- Consumópolis 17. edizioko irabazleen zerrenda (pdf, 458 kB)
Estatuko fasearen sariak
Kontsumobidek opari bana emango die talde irabazleen kideei; baita diploma bana parte hartu duten talde guztietakoei, deialdiaren baldintzak bete izan badituzte, noski.
- Consumópolis 17. edizioko irabazleak (pdf, 192 kB)
Oinarriak
-
Consumópolis17ko deialdiaren oinarriak (pdf, 169 kB) eta jarraibideak (pdf, 281 kB)
Esteka
Aurreko edizioak
Azken aldaketako data: