Kontsumobide

Argitalpen-data: 2014/04/22

Apirilak 22. Ama Lurraren Nazioarteko Eguna

Kontsumo arduratsua

1970eko apirilaren 22an ospatu zen lehen aldiz Lurraren Eguna, milioika estatubatuarrek, Gaylord Nelson senatariak bultzatuta, kaleak, parkeak eta aretoak hartu zituztenean ingurugiro osasungarria eta jasangarria sustatzeko asmoz.

NBEk, herrialde askotan Lurraren Eguna urtero ospatzen ari zela ikusita, apirilaren 22a 'Ama Lurraren Nazioarteko Eguna' izendatzea erabaki zuen 2009ko maiatzaren 1eko Batzar Orokorrean. Egun honen helburua da ?gure etxea Lurrak eta bere ekosistemek osatzen dutela aitortzea eta natura eta Lurrarekiko armonia sustatzea ezinbestekoa dela gogoraraztea, gaur egungo zein biharko belaunaldien ekonomia- , gizarte- eta ingurumen-beharrizanen arteko oreka justua lortzeko?.

Nazioarteko Egun honen izendapenari buruz, komenigarria da aipatzea Ama Lurra adierazpena hainbat herrialde eta eskualdetan erabiltzen dela Lurrari men egiteko. Adibidez, Pacha Mama Bolivian edo Madre Tierra gaztelaniaz hitz egiten den herrialdeetan. Kasu horiek gizakion, gainontzeko izaki bizidunen eta gure planetaren elkarren arteko mendekotasunaren erakusgai dira.

Zentzu horretan, kontsumitzaileok garrantzi handia dugu Lurra defendatzeko lanean. Kultura desberdinetan integratuta dagoen eta ingurumenarekiko begirunea duen kontsumo arduratsuaren bitartez, planeta justu eta jasangarriagoa garatzen lagundu daiteke.

 

Loturak:

Ama Lurraren Nazioarteko Eguna (NBE)