'Pneumatikoen eraginkortasun energetikoaren etiketatzea kontrolatzeko kanpaina europarraren' emaitzak
Helburua
Pneumatikoen eraginkortasun energetikoaren etiketatzea betetzen dela eta etiketak benetakoak direla egiaztatzeko lanak egin ziren. Kontsumitzailearen segurtasuna, energia aurreztea, CO2 isuriak eta 1222/2009 Erregelamenduaren aplikazio-maila bezalako alderdiak erabakigarriak izan dira.
Kanpainaren ondorioz zehapen-espedienteak irekitzea ere aurreikusten zen, halakorik beharrezkotzat joz gero.
Ikuskatutako produktuak
C1 motako pneumatikoak
Egindako jarduerak
Kanpaina 3 fasetan garatu da.
- 1. fasea. Etiketatuaren ikuskapen bisuala.
- 18 Araban (neguko 4 pneumatiko eta udako 14)
- 18 Bizkaian (neguko 3 pneumatiko eta udako 15)
- 18 Gipuzkoan (neguko 3 pneumatiko eta udako 15)
Laginak banatzeko modua ere ezarri da, honela:
- % 30 ETRMArekin (Pneumatiko eta Kautxu Fabrikatzaileen Elkarte Europarra) lotutako marketako pneumatikoak
- % 30 ITMArekin (Inportatutako Pneumatikoen Fabrikatzaileen Elkartea) lotutako marketako pneumatikoak
- % 40 Beste pneumatiko batzuk
- 2. fasea. 1. fasean ikuskatutako pneumatikoetako batzuen dokumentazio teknikoa eskatzea. 2 aztertu dira Araban, 1 Bizkaian eta 2 Gipuzkoan.
- 3. fasea. 1. fasean ikuskatutako pneumatikoen laginak hartzea. Bi lagin hartu dira.
Emaitzak
- 1. fasea: 54 kasu ikuskatu dira, eta 9k izan dituzte akatsak (% 16,66), guztiak Araban.
- 2. fasea: 5 laginetik 4 kasutan egon dira arau-hausteak dokumentazio teknikoan, eta 4 enpresari igorri zaie ohartarazpena.
- 3. fasea: Laginak egokiak izan dira.
Ondorioak
Ez da arau-hauste askorik antzeman, eta 3 establezimenduk jaso dute ohartarazpena Araban.
Informazio osagarria
AECOSAN http://www.aecosan.msssi.gob.es/AECOSAN/web/consumo/subseccion/programa_europeo_c.htm
Azken aldaketako data:



