Kontsumobide

Kontsumobidek mozorro seguru bat edukitzeko jarraibideak gogoratu ditu

Argitalpen-data: 

Hallowen festa errealitate bihurtu da gure gizartean. Festa horretan mozorroak protagonismo berezia hartzen du eta funtsezkoa da gure arreta handitzea festaz segurtasunez gozatzeko. Mozorroak iragankorrak dira, ez daude maiz erabiltzeko eta asko irauteko eginak. Horregatik mozorro horien materialak kalitate eskasagokoa izan daitezke, baina horrek ez du segurtasunean eragin behar.

Mozorro bat erostean kontuan hartu beharrekoa:

  • Egiaztatu suarekiko erresistenteak edo sua erraz ez hartzekoak direla.
  • Ziurtatu ez dutela ez puntarik ez ertz zorrotzik, ezta aska daitekeen pieza txikirik ere, kasurik txarrenean adingabeek pieza horiek ez irensteko.
  • Lepo inguruan eta txanoan asfixia eragin dezakeen lokarririk edo sokarik ez edukitzea garrantzitsua da.
  • Maskaren kasuan, maskara horiek normaltasunez arnastu ahal izateko nahikoa zulo eduki behar dituzte.

Ez dugu ahaztu behar 14 urtez beherakoentzako mozorroak jostailuak direla, beraz

  • CE marka europarra dutela ziurtatu behar dugu. Segurtasuna bermatzen du.
  • Zein adineko haurrentzako egokia den egiaztatu behar da. Haur txiki bati mozorro ez-egokia erostea arriskutsua gerta daiteke.
  • Ohartarazpen espezifikoak kontsultatu behar dira, batez ere 36 hilabetetik beherako harrentzako mozorroetan.

Kasu guztietan egokiena konfiantzazko establezimendutara joatea da (on line erostea erabakitzen bada atzera egiteko eskubidea dago); eta, jakina, eros-tiketa eta promozio-liburuxka —halakorik badago— gorde behar dira.

Hallowen seguru batez disfrutatzeko neurri guztiak hartzea seguruagoa da.