Kontsumobide

Urriaren 31ra arte alegazioak aurkeztu ahal izango zaizkio Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Legearen aurreproiektuari

Argitalpen-data: 

Euskadiko Aldizkari Ofizialak urriaren 3an argitaratu zuen Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpena, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren lege-aurreproiektua jendaurrean jartzen duena.

Lege-aurreproiektuak aldaketa esanguratsuak dakartza, hala nola Kontsumobidek enpresa arau-hausleei konpentsazio bat ezartzeko aukera, isun batez gain, urratutako eskubideak dituzten kontsumitzaileei. Sonia Perez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak aurkeztu zuen aipatu aurreproiektua, hilaren 19an, hasierako tramiteak gainditu ondoren.

Orain, xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko 8/2003 Legea betez, jendaurrean jarriko da, eta alegazioak aurkezteko epea irekiko da 20 egun baliodunez, urriaren 4tik 31ra, biak barne.

Esteka honetatik sar daiteke lege-aurreproiektura eta ebazpenera