Kontsumobide

Telefonia-enpresetako kontratu-praktikak ikuskatuko ditu Kontsumobidek

Argitalpen-data: 

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak ikuskaritza-kanpaina bat hasi du ziurtatzeko telefoniako enpresek bermatu egiten dutela kontsumitzaileen eskubideen babesa enpresa horiek beren zerbitzuak internet edo telefono bidez kontratatzen dituztenean.

Kontsumobideren ikuskaritzak arreta osoa jarriko du ziurtatzeko telefonia-zerbitzuetako operadoreek eman egiten diotela kontsumitzaileari legeak (98.1. art.) eskatutako informazio guztia kontratuari buruz. Gainera, eskatu egingo dira eskaintza konfirmatu denaren idatzizko probak salmenta-prozesua operadorearen ekimenez hasi den kasuetan (98.6. art.) baita kontratuaren konfirmazioaren entregarena ere euskarri iraunkor batean (98.7. art.). Azkenik, kontrolatu egingo da, fakturak ziurtatuz, ez direla kontratatu gabeko zerbitzuak fakturatzen ari.

Kanpaina honen premia agerian geratu da telefonia-enpresek haien aurka metatuak dituzten erreklamazioen kopurua ikusita, eta aztertuko diren alderdiak dira erreklamazio horiek gehienak eragin dituztenak. Jasotako erreklamazioetan Kontsumobidek bitartekaritza-lana egin du eta ohartarazi egin die operadoreei jardunbide okerrak zuzentzeko premiaz.

Kanpainak hiru hilabeteko iraunaldia du: kontratu errealen kopiak eskatzean hasten da, igorritako fakturekin alderatzen dira eta ziurtatu egiten da faktura horiek bat datozela indarrean dagoen legediarekin. Prozesu horrek guztiak eskatu egiten du kanpainan kontua hartzea legez ezarritako epeak, konpainia desberdinek Kontsumobideren ohartarazpenei erantzun ahal izateko.

Konpainia hauen ikuskaritza egingo da: Euskaltel, Jazztel, Lowi, Masmovil, Movistar, Orange, Simyo, Vodafone eta Yoigo. Ikuskaritza-kanpainak zehapen izaera izango du.

ERANSKINA 

1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen testu bategina onartzen duena. 

III. TITULUA 

Urrutitik egindako kontratuak eta merkataritza-establezimendutik kanpo egindako kontratuak 

KAPITULUA 

Xedapen orokorrak 

98.artikulua. Urrutiko kontratuen betebehar formalak.

  1. Urrutiko kontratuetan, 97.1. artikuluan eskatzen den informazioa emango dio enpresariak kontsumitzaile eta erabiltzaileari, kontratazio-proposamenean erabilitako hizkuntzan, edo, kontrataziorako aukeratutako hizkuntzan, eta, gutxienez, gaztelaniaz, edo informazioa haren eskueran jarriko du erabilitako urrutiko komunikazio-teknikekin bat etorriz, hitz argiekin eta irakurgarriekin, eta errespetatu egin behar du, bereziki, fede onaren printzipioa merkataritza-transakzioetan, baita kontratatzeko gaitasuna ez duten haien babes-printzipioak ere. Informazio horrek, euskarri iraunkor batean ematen den guztietan, irakurgarria izan behar du.

[…]

  1. Baldin eta enpresaria bada kontsumitzaile eta erabiltzailearekin telefonoz harremanetan jartzen dena kontratu bat urrutitik egiteko, idatziz konfirmatu beharko dio eskaintza kontsumitzaile eta erabiltzaileari, edo hark uko egin ezean, edozein euskarri iraunkorretan. Kontsumitzailea eta erabiltzailea lotetsia geratuko da bere sinaduraren bidez onartu duenean eskaintza, edo bere adostasuna idatziz bidali duenean, beste baliabide batzuen artean paperean, posta elektronikoz, faxez edo sms-ez.
  2. Enpresariak euskarri iraunkor batean bidali behar dio kontsumitzaile eta erabiltzaileari egindako kontratuaren konfirmazioa, eta arrazoizko epe batean urrutiko kontratua egin ondoren, gehien jota ondasunak entregatzen diren unean edo zerbitzua ematen hasi aurretik. Konfirmazioak ondokoak bildu behar ditu:
    • 97.1 artikuluan jasotako informazio guztia, baldin eta enpresariak informazioa dagoeneko bidali ez badio kontsumitzaile eta erabiltzaileari euskarri iraunkor batean urrutiko kontratua egin aurretik, eta
    • hala dagokionean, kontsumitzaile eta erabiltzailearen aldez aurreko adostasun argiaren konfirmazioa, baita bere aldetik jakinaren gainean egotearena uko egite eskubideaz 103.m) artikuluarekin bat etorriz.