[eu] Euskadi

Kontsumobidek kreditu azkarrek eragiten duten gehiegizko zorpetzeaz ohartarazi du

Argitalpen-data: 

kreditu azkarrek

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak gomendatzen du kreditu azkarretara ez jotzea eta gehiegizko zorpetzearen arriskuari arreta berezia jartzea.

Institutuak azpimarratu du kontsumoak gora egiten duen eta gastua nabarmen handitzen den garai hauetan, gehiegi zorpetzearen arriskuaren ikuspegia gal daitekeela. Aholkatzen dugu kreditu desberdinengatik (hipoteka eta autoa barne) ordaindu beharreko hileko kuoten batura inola ere ez izatea hileko diru-sarreren % 40 baino gehiago.

Gehiegi zorpetuz gero, Kontsumoko Euskal Institutuak gomendatzen du akreditatutako banku-erakundeetara edo finantza-bitartekaritzako erakunde aitortuetara jotzea zorra batzeko eta gehiegizko zorpetzetik irteteko bidea ezartzeko. Inola ere ez da kreditu bat eskatu behar beste kreditu bati aurre egiteko.

Kreditu azkarren zenbatekoa ez da oso handia izaten, baina kopuru txikiak izan arren interes handiak pilatzen dituzte. Arriskua areagotu egiten da kreditu horiek askotan finantza-erakundeen gardentasun- eta kontrol-baldintza berberen mende ez dauden finantza-erakundeek edo bestelako erakundeek eskaintzen dituztelako.  

Arreta jarri behar zaie itxuraz eskuragarriak eta finantzatzeko modukoak diren baina gehiegizko zorpetzearen hasiera izan daitezkeen gauzen erosketei: mugikorrak, altzariak, opariak, oporrak, ustekabekoak, etab. Erosketa horiek finantzatzea erraza izan daiteke, baina inoiz ez da doakoa izaten, ezta kaltegabea ere.

SÍGUENOS
  • Suscríbete a Título RSS