Prestakuntza-paketeak
Prestakuntza-paketeak elkarri loturiko hainbat tailerrez osatutako paketeak dira, eta oinarri komuna izanik, hainbat saiotan lantzen dira.
Hartzaileak
DBHko 2. zikloko (3. eta 4. mailak), Batxilergoko, Lanbide heziketako, HLPPko, HHEko... ikastetxeak eta 14 urtetik gorako personen taldeak (elkarteak, hainbat erakunde eta beste talde batzuk).
Gaiak
Kontsumobidek prestakuntza-paketeen 2 modalitate ditu:
Kontsumoari buruzko oinarrizko argibideak
- Iraupena: 2 saio (ordu bat eta erdikoak)
- Edukiak:
- Kontsumo-gatazketan erreklamazioak egiteko eskubideak, betebeharrak eta bideak.
- Erreklamazioak egiteko komunikazio-teknikak.
- Informazio-gida (pdf, 268 kB)
Bidaiatzea erraza da... nola egin baldin badakizu
- Iraupena: 3 saio (ordu bat eta erdikoak)
- Edukiak:
- Bidaiariaren eskubideak eta betebeharrak.
- Bidaien kontratazioa: bidaia konbinatuak, turismo-zerbitzu independenteak.
- Garraioak.
- Gatazkak konpontzeko bideak: kontsumoko arbitrajea.
- Bidaiatzeko beharrezko dokumentazioa.
- Informazio-gida (pdf, 284 kB)
Parte-hartzaileen kopurua
Gutxienez 6 eta gehienez 15 lagun.
Iraupena
Ordu eta erdiko saioak.
Tokia
Kontsumobideko prestakuntza-zentroak.
Izen-ematea
Harremanetan jarri behar duzu Bilbon, Donostian edo Gasteizen dagoen prestakuntza-zentroekin, edo bete dezakezu online formularioa:
Azken aldaketako data: