Prestakutza-modulua

Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak, ETEei eta ekintzaileei zuzendutako berariazko prestakuntza-modulu bat gehitu du bere prestakuntza-eskaintzan. Ekimen hori enpresei zuzendutako kanpainaren ondorioa da, enpresa horiek kontsumitzaileekiko dituzten betebeharrak ezagutu ditzaten. Kanpaina EUDELekin lankidetzan garatzen da.

Ordubete eta erdiko iraupena duen modulua bi formatutan aurkezten da: lehenengoa, deskribatzaileagoa eta, bestea, parte-hartzaileagoa, Case Study sistemaren bidez. Enpresen packa delakoarekin osatzen da; deskargatzeko sakatu hemen.

Oinarrizko informazioa garatzen da kontratuei, prezioei, merkealdiei, itzulketei, bermeei, gatazkak ebazteari, arbitrajeari eta abarri buruz, eta aurrez aurrekoa zein online bidezkoa izan daiteke.

Informazio gehiago (pdf, 300 kB)

Azken aldaketako data: