Etiketatzea eta bermea

Produktuen etiketak

Produktuak nahitaez etiketatuko dira (eta gutxienez gaztelaniaz idatzita egongo da). Betebehar horrekin kontsumitzaileen informazio- eta segurtasun-eskubidea bermatu nahi da.

Etiketa da tresnarik fidagarriena produktuei eta haren fabrikatzaileei buruzko informazioa emateko, modu objektiboan. Babes-tresna bat ere bada, eta aukera ematen dio kontsumitzaileari artikulu desberdinak alderatu eta egokiena hautatzeko.

Arau-sorta zabala dago etiketatzea arautzeko.

Hona hemen hainbat etiketari buruzko informazioa. Baliagarria izan daiteke zure negozioaren arabera.

Etiketei buruzko informazio gehiago, hemen.

Bermea

Produktua berria bada, entrega-dataren ondorengo hiru urteetan, ondasunen kasuan, eta bi urtean eduki eta zerbitzu digitalen horniduraren kasuan. Hornidura etengabearen kasuan, enpresak adostasun kontuei buruz erantzun beharko dio eduki edo zerbitzu digitalak hornitu behar diren epearen barruan. Hornidura-epe hori hiru urtetik beherakoa bada, enpresa-erantzukizuneko epea 3 urtekoa izango da, entregatzen den unetik aurrera.

Produktuaren akatsa entrega-dataren osteko lehenengo bi urteetan (urtebete edukien eta zerbitzu digitalen horniduraren kasuan) agertzen denean, legeak aurreikusten du kontsumitzaileari produktua entregatu zitzaionean adostasun eza bazegoela. Kasu horretan saltzaileak frogatu beharko du produktuak akordatutako baldintzak betetzen zituela eta akatsa produktuaren erabilera desegoki baten eragina dela.

Lehen edo bigarren urteko hasierako epe horren ondoren, eta produktua entregatzen denetik 3 urtera arte, legeak ez du ezer aurreikusten.. Beraz, zuk zein kontsumitzaileak argudiatzen dituzuen horiek egiaztatzeko frogak eman beharko dituzue.

Kontsumorako ondasun bat akastuna bada edo adostutako baldintzak betetzen ez baditu, enpresa saltzaileak edo ekoizleak konpondu edo ordeztu beharko du hura, edota ondasun horregatik ordaindutako prezioa itzuli.

Berme-epealdian egindako produktuen konponketek 6 hilabeteko bermea dute.

Produktua konpontzen ari diren bitartean, berme-aldiaren kontaketa etenda geratzen da.

Bigarren eskuko ondasunentzat legezko berme-aldi laburragoa ezar daiteke, baina behin ere ez urtebetetik beherakoa.

Nahi izanez gero, berme komertzial bat eskaini dezakezu, baina ez da izango inondik inora legezko bermea baino txikiagoa. Praktika hori ez da nahitaezkoa eta berme osagarri bat da.

Ezagutu gehiago bermeari eta kontsumitzaileen eskubideei buruz.