Albisteak
Internet(contenidos.inter)
-
Ura ez da amaigabea eta xahutzen ari gara. Garrantzitsua da gu horretaz jabetzea, ura funtsezko baliabidea delako bizitzarako eta gaur, Uraren Mundu Eguna izaki, aukera egokia da ura erantzukizunez zaintzea zenbateraino den ezinbestekoa gogorarazteko. Euri gero eta gutxiago egingo du eta bero handiagoa izango dugu, horixe da klima-aldaketaren ondorioetako bat, eta hasi gara jada efektu horiek nabaritzen. Ur gutxi daukagu eta mundu-eskaera 2050. urterako % 55 handitzea aurreikusten da. Eta gutxi balitz bezala, ura kutsatzen eta xahutzen ari gara, eta, horrenbestez, orain arte egin ez baduzu, ekiteko unea duzu.Blogeko sarrera2023/03/22Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua
-
Albistea2023/03/21Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua
-
Kontsumobide ? Kontsumoko Euskal Institutuak ?Euskal kontsumitzaileen ohitura, erabilera eta gaitasun digitalei? buruzko azterketa bat argitaratu du gaur, martxoaren 15ean ospatuko den Kontsumitzaileen Nazioarteko Egunaren baitan. Azterketak Euskal Autonomia Erkidegoan ?eten digitalaren? errealitatea analizatu nahi du. % 39k dio nahiko edo oso ondo moldatzen dela ezagutza teknologiko eta informatikoei dagokienez, eta % 24k gutxi edo nahiko gaizki.Prentsa oharra2023/03/15Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua
-
Kontsumobidek 123.000 euroko zehapena ezarri dio Kutxabanki ?erabakiaren argitaratzea zehapen osagarri gisa dakarrena?, erakundeak kutxa-zerbitzua ez emateagatik eta kontsumitzaileen eskubideen aurkako abusuzko praktikak egiteagatik izandako arau-hausteen ondorioz.Prentsa oharra2023/03/13Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua
-
Azken urteotan ikusi dugu produktuak gehiegi ontziratzeko joera frutetara ere iritsi dela, eta plastikoa aurkitzen dugu behar ez duten produktuetan ere. Alderdi horri heldu nahi dio ontziei eta ontzien berrerabilerari buruzko abenduko dekretuak.Blogeko sarrera2023/03/01Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua